(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak paperik gabeko etorkinei orain arte ematen izan dien osasun arreta ematen jarraituko du
asteazkena, 2012.eko abuztuak 22


Urtebete bertan bizi izan direla, eta baliabiderik eta aurrekari penalik ez dutela frogatu beharko dute


Transcripción textual del video

Datorren irailaren 1ean, Estatuko araudiari jarraiki, Estatuko Osasun Sistemaren estaldura osotik kanpo geratzen diren paperik gabeko etorkinek Nafarroako osasun arreta publikoa doan jaso ahal izango dute, baldin eta Foru Komunitatean gutxienez urtebetez bizi izan direla, baliabide ekonomikorik eta aurrekari penalik edo justiziarekin auzirik ebazteke ez dutela frogatzen badute.

Etorkina

Etorkina.

Datorren irailaren 1ean, Estatuko araudiari jarraiki, Estatuko Osasun Sistemaren estaldura osotik kanpo geratzen diren paperik gabeko etorkinek Nafarroako osasun arreta publikoa doan jaso ahal izango dute, baldin eta Foru Komunitatean gutxienez urtebetez bizi izan direla, baliabide ekonomikorik eta aurrekari penalik edo justiziarekin auzirik ebazteke ez dutela frogatzen badute.

Pertsona horiek osasun-zerbitzu osoa jaso ahal izango dute, gainerako herritarrek bezalaxe. Adibidez, osasun-laguntza zentro eta espezialitate guztietan bermatuko zaie, baita farmazia-prestazioa edo osasun-garraioa ere.

Hala erabaki du Nafarroako Gobernuak gaurko saioan, prestazioa ahalbidetuko duten bi mekanismoak aldi berean izapidetzea, Marta Vera Osasun kontseilariak eta Jesús Pejenaute Gizarte Politiken kontseilariak prentsaurrekoan azaldu dutenaren arabera.

Alde batetik, Osasun Departamentuak foru-dekretua eguneratuko du, izan ere, 1996tik Estatuko Osasun Sistematik kanpo dauden kolektiboen Nafarroako osasunaren unibertsalizazio-araubidean sartzeko zergak ezartzen ditu. Eguneratzea Espainiako Gobernuak adingabeentzako eta 65 urtetik gorakoentzako zerga bana sortzeko ezarritako irizpidearen arabera egingo da.  Hala ere, Nafarroan, ekarpena osasun-sistema foralaren kostu errealen araberakoa izango da.

Zehazki, zergak, urtean, 764,46 eurokoak izango dira 18 eta 64 urte artekoentzat (adingabeek bermatua dute Estatuko Osasun Sistemarako sarbidea) eta 2.675,62 eurokoak adinez nagusiagoak direnentzat. Estatuan, aldiz, 710,40 euro eta 1.864,80 eurokoak ezarri dira, hurrenez hurren.

Horrekin batera, Gizarte Politiken Departamentuak, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza eta Etorkinen Arreta Zerbitzuaren bidez, laguntza multzo bat prestatuko du Osasunbidek ezarritako kuotak erabat ordaintzeko. 18 urtetik gorako eta paperik gabeko 2.150 etorkin (% 1 65 urtetik gorakoak) artatzeko 1.684.000 euroko gastua aurreikusi da. Nafarroako Etorkinen Arretaren Behatokiko datuen arabera, horrenbeste etorkin bizi dira Foru Komunitatean.

Baliteke urrira arte ez jartzea abian bi neurriak. Ordura arte, baliabiderik gabeko pertsonak orain arte bezalaxe artatuko dira. Horretarako, Osasunbideko kudeatzaileak Foru Komunitateko osasun-zentro eta unitate guztiei jarraibideak emango dizkie.

Baldintzak

Akreditazioa eta laguntza ekonomikoa lortu nahi dutenek eskaera bakarra izapidetu beharko dute horretarako prestatuko den eredua erabilita. Eskaera eskatzaileen bizitokietako osasun-zentroetan aurkeztu beharko da, eta osasun eta Gizarte Politiken departamentuek kudeatuko dituzte batera.

Osasunaren Zuzendaritza Nagusiak emango du akreditazioa. Hauek dira Gizarte Politiken Departamentuaren laguntza jaso ahal izateko baldintzak: 18 urtetik gorakoa izatea, Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa baino sarrera handiagorik ez izatea (hileko 532,51 euro 2012an), gutxienez urtebete erroldatuta egotea Nafarroan (baldintza hori ez dute bete beharko dagoeneko OTI duten etorkinek), eta aurrekari penalik edo justiziarekin auzirik ebazteke ez izatea.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren bidez kuota ordaintzeak Foru Komunitateko osasun-arretarako bakarrik emango du eskubidea. Horretarako, etorkinek Estatuko Osasun Sistemako asegurudunek edo onuradunek duten akreditazioa ez bezalakoa dena izango dute. Horrekin, hala ere, ez dute eskubiderik izango Europako Osasun Txartela lortzeko.

Gogoratu, Foru Komunitatean edo beste erkidegoetan gutxienez urtebete bizi izan ez direnek larrialdietan bakarrik jasoko dute oinarrizko osasun-laguntza, alta medikoa eman arte. Gainera, haurdunaldi, erditze eta erdiondokoen kasuetan eta gaixotasun larrien kasuan jasoko dute zaintza. Halaber, 18 urtetik beherako atzerritarrek beti jasoko dute oinarrizko osasun-laguntza, gainerako herritarrek bezalaxe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa