(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Legasari eta Narbarteri (Bertizarana) zerbitzua emango dien araztailea 2013an egongo da abian

asteazkena, 2012.eko abuztuak 22


Nafarroako Gobernuak 2,37 milioi euroko aurrekontua duen proiektuak duen premia onetsi du


Nafarroako Gobernuak, gaurko presazko saioan, egingo den proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa aitortu du, nahitaezko desjabetzea burutzeko. Proiektua Legasan (Bertizarana) hondakin-uren araztaile bat eta herri horretako eta Narbarteko hondakinak bilduko dituen hustubide bat eraikitzea izango da. Hala, Bidasoaren ibilbidearen erdialdeko estazioa 2013an egongo da abian. 

Aurreikusi denez, obrak udazken honetan hasiko dira eta urtebete iraungo dute. Instalazio abian jarri eta probak egiteko beste bi hilabete beharko dituzte. Bigarren fase batean, Oieregi, Bertiz eta Oronoz-Mugairi herriak ere lotuko dira.

Ezinbestekoa da obrak azkar burutzea, Gobernuaren akordioaren arabera, berehala konpondu ahal izateko hondakinen gaur egungo isuriak eragiten dituen ingurumen-arazoak Bidasoa ibaiaren erdialdeko ibilbidean arazketa biologiko egokirik gabe.

Aipatu diren herriek erroldaturiko 1.100 biztanle baino gehiago dituzte, beraz, neurri ertaineko instalazioa diseinatu da, baina hondakin-uren tratamendu aurreratua duena. Araztaileaz eta udal-sareak instalazioarekin lotuko dituen bi hodi biltzaileez gain, ponpatzeko putzua ere eraikiko da.
 
Obraren aurrekontua 2,37 milioi eurokoa da. Zenbateko horren % 80 Nafarroako Gobernuaren tokiko azpiegitura-planen bidez ordaindu da, eta gainerako % 20 saneamendu-kanonaren bidez. Kanon hori nafar guztiek ordaintzen dute uraren fakturan eta NILSA hondakin-uren arazketaz arduratzen den enpresa publikoak kudeatzen du.

Legasako metalurgia-fabrikaren ondoan

Gaur egun, Legasak zein Narbartek beraien hondakin-urak bi hobi septikotara isurtzen dituzte. Horiek eraitsi egingo dira araztailea abian jartzen denean.

Narbarteko hondakin-urak 2.575 metroko hodi biltzaile baten bidez iritsiko dira instalaziora. Hodia Bidasoa ibaiaren eskuineko ertzarekiko paralelo igaroko da ibaia zeharkatu arte. Han, Legasatik datorren emaria hartzen du 150 metroko beste hodi biltzaile baten bidez. Araztailea Aixtondoko izeneko inguruan egingo da, metalurgia-fabrika baten ondoan eta Legasa herriko mugen barruan.

NILSAk antzeko araztailea eraiki zuen Sunbillan, eta udaberritik hasita dago martxan. Hasiera batean, NILSAk inguru osorako araztaile bakarraren proiektua egin zuen, baina ibaiaren ibilgua hainbat aldiz zeharkatzeko beharrak argi utzi zuen egokiagoa zela proiektua bi instalaziotan banatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa