(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 527.000 euro emango dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei langabeak kontratatzeko osteguna, 2012.eko abuztuak 23


Deialdi hori soldata-kostuak diruz laguntzeko da interes orokorreko zerbitzuak egiteko eta Europako funtsekin kofinantzatuta dago


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi du langabeak kontratatzeko interes orokorreko edo sozialeko zerbitzuak egite aldera; diru-laguntza horiek 527.274,60 eurokoak dira eta % 50a Europako Gizarte Funtsak (EGF) kofinantzatzen du.

Diru-laguntza horiek interes orokorreko edo sozialeko zerbitzuak egiteko langabeen soldata-kostuetarako dira, pertsona horien enplegu-aukerak hobetzeko asmoz.

Deialdira 72 eskaera aurkeztu ziren, eta haietatik 33ri erantzun zaie eta 39ri uko egin puntuazio-faltagatik, epez kanpo aurkezteagatik finkatutako baremoaren arabera.

Diruz lagundutako erakundeek 49 kontratatuko dituzte, aurkeztu dituzten oroitidazkien arabera. Kontrataziorako lehentasunezkotzat jo dira 30 urtetik beherako pertsonak eta 50 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, gizarteratzeko errentaren hartzaileak eta minusbaliotasun bat duten pertsonak.

Diru-laguntza jasotako erakundeak honako hauek dira:

Alternativas, Gizakia Herritar fundazioa, Tierras de Iranzu turismo-elkartea, Plazaola Turismo Partzuergoa, Cocemfe, Atena Psicoballet fundazioa, Nafarroako Emakume Enpresarioen Elkartea (AMEDNA), Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN), Fundagro, Agroturana, Secretariado Gitano fundazioa, Nafarroako Parkinson Elkartea, Eunate elkartea, Nafarroako Gurutze Gorria, Gaztelan fundazioa, Antox, Langile Profesional Autonomoen Batasuna (UPTA Nafarroa), Koine-Aequalitas fundazioa, Belaunaldi arteko Elkartasuna adin nagusien eta familiarren elkartea, Nafarroako Gazte Enpresarioen Elkartea, Fibrosi kistikoaren aurkako Nafarroako Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea, Kamira Koop., TEDER elkartea, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa, Nafarroako IKT Enpresen Elkartea (ATANA), Amimet, Real Casa de la Misericordia, Baja Montaña-Mendi Beherea elkartea eta Lizarreriako enpresen elkartea (LASEME).

Kontua da deialdi horren aurrekontu ia guztia aurreko urteetan finantzatzen zela, sektore-konferentziatik zetorren dirutik eta EGFren finantzaketatik. Nolanahi ere, Madrildik datorren finantzaketa aurten 7.460 eurokoa da soilik; beraz, 2012. urte honetan gainerako finantzaketa guztia Nafarroako Gobernuaren kargu geratu da, eta azken horrek % 50a EGFren kofinantzaketaren bidez errekuperatuko du ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa