(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak erosketa publikoaren eredu berri bat bultzatu du berrikuntza enpresetan sustatzeko ostirala, 2012.eko abuztuak 24


Foru Administrazioa enpresa hornitzaileekin harremanetan jarri da Kontratazio Batzordearen oniritzia jaso ondoren


Nafarroako Gobernuak Foru Administrazioko enpresa hornitzaileekin harremanetan jarraitzen du Erosketa Publiko Berritzailea izenekoari bultzada emateko. Erosketa publiko hori etorkizunean erabilera izan dezaketen produktuak edo zerbitzuak kontratatzean oinarritzen da, enpresa lizitatzaileek arrazoizko denbora batean gara ditzaketenak ikerketa eta garapeneko prozesuak (I+G) abian jarriz.

Erosketa Publiko Berritzaileak (CPI) erosketa publikoen helburu orokorrei eusten die (kostuak aurreztea eta herritarrentzako zerbitzuaren hobekuntza), baina aldagai berri bat eransten du lizitazioetan lehiatzen duten enpresa-sektoreetan garatu behar den I+G baloratzean; horrek enpresa-sarearen eta enpleguaren kalitateari eragiten die.

Bi CPI modalitate daude: alde batetik, teknologia berritzailearena (CPTI) eta, haren bidez, Administrazioak azken produktu edo zerbitzu baten eskuratzea kontratatzen du, eta hura garatzeko beharrezkoa da ikerketa eta garapeneko prozesuak aplikatzea; bestetik, merkataritza aurreko erosketa publikoa (CPP) eta, haren bidez, I+Geko zerbitzuak kontratatzen dira eta bertan ez dira azken emaitzak erreserbatzen Administrazioak bakarrik erabil ditzan, baizik eta irtenbide berritzaileen arrisku eta irabaziak produktua edo zerbitzua garatzen duten enpresekin partekatzen da.

Erosketa Publikoko prozesuetan lehiatzen duten enpresek Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak Innoeskaria zerbitzua izeneko finantzaketa-tresna baten bidez abian jarritako berariazko laguntzak jaso ditzakete. Zentro hori Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mende dago.

Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak Kontratazio Batzordearen oniritzia lortu du jada formula hori Nafarroako Gobernuko hornikuntzetan ezartzeko eta, une honetan, eredua aurkezten ari da beste batzuei produktuak edo zerbitzuak kontratatzen dizkieten Foru Administrazioko departamentuetan eta baita enpresa hornitzaileetan ere. Laster batean interesdun guztientzat zabalik izango den informazio-jardunaldi bat egitea aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa