(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneko Psikiatria Zerbitzuko hiru langilek saria jaso dute psikosiari buruzko ikerketa batengatik

astelehena, 2012.eko abuztuak 27


Gaixotasunaren hasierako zenbait aldaketa neurologikok etorkizunean hondatze-maila handiagoa erakusten dute, ikerketaren arabera 


Saritutako langileak.

Ezkerretik eskuinera: Manuel J. Cuesta, Lucía Moreno, Ana Sánchez Torres eta Victor Peralta, Osasun Mentaleko zuzendaria ere. ( irudia handitu )

Ekainaren 21etik 23ra bitarte Santanderren egindako `Buruko gaixotasunen fase goiztiarrei buruzko 10. nazioarteko bilkura´-k poster onenaren Gazte Zientifikoen saria eman die honako hauei: ikerketako neuropsikologo Ana Mª Sánchez Torres-i eta Nafarroako Ospitale Guneko Psikiatra Zerbitzuko Lucía Moreno Izco, Elena García de Jalón Aramayo, Marisol Campos Burgi eta María Zandio Zorrilla psikiatrei.

Saritutako lanaren titulua "Miaketa neuromotorrak balio dezake PEP gaixoen funtzionamendu psikosozialari eragiteko?" eta lan hori Manuel J. Cuesta Zorita eta Víctor Peralta Martín (NOGko Psikosiaren Ikerketa Unitatea) medikuek zuzendutako ikerketa-proiektu zabalago baten barruan dago.

Psikiatriako hainbat kongresu nazional eta nazioartekoetan azken urte honetan ikerketa-talde horrek jasotzen duen bigarren saria da gainera, eta azken zazpi urteotako laugarrena.

Psikosia psikiatriako gaixotasun larrienen artean dago eta bertan sartzen dira: desoreka eskizofrenikoak, nahasmendu bipolarrak eta beste psikosi batzuk. Haren jatorria eztabaidatzen da oraindik, baina ebidentzia zientifiko handiak daude diotenak, etorkizuneko gaixoaren sorreraren lehen hilabeteetatik neurogarapeneko prozesuetan nahasten den elkarrekintza genetiko eta ingurumeneko batengatik garatzen direla. Haren adierazpen klinikoak gaztea denean azaltzen hasten dira edo heldutasunaren hasieran honako era honetan:eldarnio eta haluzinazio forman, komunikatzeko gaitasuna galduz eta gog-aldartea biziki aldatuz. Gaixo batzuen kasuan, psikosiarekin batera, erikortasun eta kronikotasun handia agertzen dira, familia-zama handia sortuz ager daitekeen hondatze psikosoziala dela eta.

Aurreko ikerketetan ikusi zen gaixoek seinale neurologiko arinak aurkez ditzaketela gaixotasunaren hasieran, esaterako: aldaketak motrizitatearen koordinazio eta integrazioan, baina baita mugimendu ez ohikoak ere, dardara eta zurruntasuna; azken seinale horiek beste prozesu mediko batzuen bereizgarri dira, Parkinson gaitzarena adibidez.

77 gaixoren lagina

Orain arte ikertu ez zena zen psikosia izaten hasten diren gaixoetan dauden aldaketa neurologiko horiek uzten duten iragartzen, episodio psikotikoak dituzten gaixoek beren funtzionamendu psikosozialean jasan dezaketen hondatze-maila; huraxe izan da, hain zuzen, ikerketa honen abiapuntua.

77 gaixoren 77 lagin jaso zen psikosiaren lehen episodioarekin, eta NOG+-ko B Psikiatria atalean sartu zirenak; 6 hilabetez berriz ebaluatu ziren bertan. Gaixo horien eta beren familiarren parte-hartzeari esker, haiei guztiei ebaluazio kliniko, neurologiko eta kognitibo zabala egin zitzaien.

Aurkikuntza nagusia izan zen hasierako miaketa neurologikoaren aldaketak jarraipenean gaixoek garatu behar zuten funtzionamendu psikosoziala iragartzen zutela (autozainketan eta funtzionamendu familiarrean, laneko funtzionamenduan eta funtzionamendu sozialean). Hau da, gaixo batek aldaketa neurologiko argiak aurkezten baditu, bilakaera txarra izango du, hondatze-maila handiagoarekin.

Egileen arabera, ikerketa horren emaitzek "psikosia duten pazienteak identifikatzeko aurrerapen bat erakusten dute, bere gaixotasunaren hasieratik arrisku handiago bat dutenak hondatze psikosozialarekin eboluzionatzeko". Era horretan, gaixotasunaren hasieratik banako plan terapeutiko biziago bat diseina daiteke, eta hondatze batekin eboluzionatzeko arrisku handiagoko pazienteei etorkizuneko errekuperazio psikosoziala erraztuko diena", gaineratu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa