(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak programa bat finantzatuko du zeinu-mintzairako interprete bat izatea eskatzen duen edozein pertsona edo erakunderentzat astelehena, 2012.eko abuztuak 27


Pejenaute kontseilariak Nafarroako Pertsona Gorren Elkartea (ASORNA) hartu du gaur goizean bere bulegoan 50.000 euroko diru-laguntza duen proiektu horren berri izateko


Pejenaute kontseilaria (irudiaren erdian) eta Gizarte Politikako zuzendari nagusi Íñigo Alli (ezkerretik lehenengoa), ASORNAren lehendakariarekin (ezkerretik bigarrena) eta elkarteko beste ordezkari batzuekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 50.000 euroko diru-laguntza emango dio, langile tituladunez osatutako Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko Zeinu Mintzairaren Interpreteen Zerbitzuari (ASORNA). Haren ordainetan, ASORNAk konpromisoa hartzen du Nafarroako edozein pertsona gor edo entzuleri, eta baita hala eskatzen duen edozein erakunde publiko edo pribaturi, zeinu-mintzarako interprete bat jartzeko; hari esker, pertsona gorren eta entzuleen arteko komunikazioa finkatu ahal izango da edozein ekitalditan edo kudeaketan –partikularra edo kolektiboa-, erakunde publiko edo pribatuen aurrean.

Gaur goizean Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute-k bere bulegoan hartu ditu ASORNAko lehendakari Jesús Zapata; lehendakariorde Sofía de Esteban, gizarte langile Carmen Artileta eta Zerbitzuko interprete Katixa Castellano, bertatik bertara proiektu horren xehetasunak jakiteko asmoz.

Diru-laguntza horrekin, Nafarroako Gobernuak pertsona gorrek zuten aldarrikapenari erantzuten dio, hau da, gizartetik isolatzen duen komunikazio-oztopoak haustea eta gizartean berdintasun-egoeran parte hartzeko duten eskubidea bermatzea

Programa horrekin pertsona gorrek dituzten komunikazio-oztopoak kendu nahi dira, bai eta Nafarroako biztanleak, erakunde publikoak eta erakunde pribatuak sentsibilizatzea ere zerbitzu hori erabiltzeko dagoen beharraz talde horren parte-hartze soziala erraztu ahal izateko.

Programa guztia garatzeko guztira 73.500 euroko aurrekontua dago, eta programan dauden ekintzen barnean ondorengo zerbitzuak daude: interpretazio presentzialak, telefono-deien interpretazioa, testuen itzulpena, ikus-entzunezkoetarako sarbidea eta sentsibilizazioa.



 

SILSE, Zeinu Mintzairaren Interpreteen Zerbitzua

ASORNAren Zeinu Mintzairaren Interpreteen Zerbitzua da SILSE, langile tituludunez osatuta dago eta erakunde publiko nahiz pribatuen diruz laguntzen dute. Pertsona gor eta itsuei ere gidari-interpretazio zerbitzuak ematen dizkie eta hiru arlo ezberdinetan egiten du lan:

"Zerbitzuen-arloa" deiturikoan, interpretazioko ekintzak, presentzialak, telefonoz bidezkoak eta testu idatzien itzulpenekoak sartzen dira. Presentzialetan, interpretea erabiltzaile gorrari laguntzen dio pertsonalki edozein kudeaketa egiteko: mediku-kontsultak, lan-bilerak, ikastaroak, burokraziako kudeaketak, ikastetxeak, erlijio-ospakizunak… Telefonoz bidezkoetan, gorrak interpretearen beharra du edozein partikularri, erakunde publiko edo pribaturi telefonoz deitzeko. Itzulpena zuzenekoa edo alderantzizkoa izan daiteke (ZME – idatzizko lengoaia, idatzizko lengoaia –). Maiz samar eskatzen den zerbitzua da, pertsona gorren portzentaje garrantzitsu batek irakurtzeko, idazteko arazoak baitu, eta horrek testu batzuk eskuratzea eragozten die.

Halaber, SILSEk ikus-entzunezkoen arloan aritzeko lanean dihardu; bertan grabazioak egiten dira zeinu-mintzairaren lengoaian, ikus-entzunezkoen formatuan aurkezten diren edukien interpretazioa, dibulgaziozko bideoak, multimediako CDak edo webguneen edukiak.

Azkenik, zerbitzua zabaltzeko lana ere egiten du; horrek gizartea sentsibilizatzen laguntzen du pertsona gorrek aurkitzen dituzten komunikazio-oztopoen inguruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa