(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Izarren Eskola’ programaren ingelesezko bertsio bat abian jarri du Iruñeko Planetarioak, bere hogeigarren urteurrenean asteartea, 2012.eko abuztuak 28


1993. urtetik, milioi erdi ikaslek baino gehiagok parte hartu du jarduera horretan, 19.220 ikaslek iragan ikasturtean


Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria, Armentia (ezkerrean), Lacunza eta Jáuregiren alboan (eskuinean), Iruñeko Planetarioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren mende dagoen Iruñeko Planetarioak ´School of Stars´ abian jarriko du aurten, ‘Izarren Eskola’ eskola-programaren ingelesezko bertsioa, eta 2012-2013 ikasturte honetan hogeigarren urteurrena betetzen duena. Orain arte gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen zen jarduera horren helburua zientzia eta, bereziki, astronomia eskola-adinean dauden gazteei hurbiltzea da, hezkuntza-maila bakoitzari egokitutako formatuekin.

Osorik ingelesez den bertsio berria, beste bi hizkuntzetan eskaintzen diren hamalau programatatik lauk osatzen dute; hala, hezkuntza-maila guztiak estaltzen dira: "The girl who walked upside down" ("Alderantziz oinez ibiltzen zekien neskatila"), Haur Hezkuntzako ikasleentzat (3-6 urte bitartekoak); "The adventures of Alex & RGB" ("Alex eta RGBren abenturak"), Lehen Hezkuntzako 1. eta. 2. zikloetako haurrentzat (6-10 urte bitartekoak); "Grandmother Earth" ("Amona Lurra"), Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzat (11-12 urtekoak);eta "Evolution" ("Eboluzioa"), DBH eta Batxilergoko ikasleentzat (12-18 urte bitartekoak).

Material didaktikoak berritzea ere barnean hartzen duen eskola-programaren nobedadeak gaur aurkeztu dituzte Iruñeko Planetarioan Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek; Kulturguneen Nafarroako Enpresa sozietate publikoaren zuzendari-gerente Javier Lacunza-k; Planetarioko koordinatzaile Javier Armentia-k eta "Izarren Eskola! programaren arduradun Fernando Jáuregui-k.

19.220 parte-hartzaile 2011-2012an

Nafarroako Gobernuak Planetarioaren bidez sustatutako eskola-jarduera 1993an abian jarri zen. Harrezkero, milioi erdi ikaslek baino gehiagok parte hartu dute bertan. Iragan ikasturtean (2011-2012) 19.220 ikaslek, eta haiei 250 saio eskaini zitzaizkien guztira. Zifra hori aurreko ikasturtekoaren antzekoa da, Haur Hezkuntzako programak apur bat igoz, eta DBH nahiz Batxilergoko programak antzera jaitsiz.

Ikasle gehienak Nafarroatik etorri ziren (% 58), nahiz eta Foru Komunitatekoak ez diren ikasleen portzentajeak gora egin zuen % 42ra heldu arte (8.080 ikasle). Ikasle gehien Gipuzkoatik (2.584), Errioxatik (1.974), Arabatik (1.465) eta Zaragozatik (1.153) etorri ziren.

Hizkuntzen arabera, ikasleen % 63,7k saioa gaztelaniaz jaso zuen eta % 35,4k, euskaraz. Beste hizkuntza batean egindako bisitak (ingelesez, alemanez eta frantsesez) kopuru guztiaren % 0,9 izan zen. Euskarazko saioen kasuan, ikasleen % 56,6 beste lurralde batzuetatik etorritakoak ziren, Gipuzkoatik bereziki (2.414), eta neurri txikiagoan, Araba (1.097) eta Bizkaitik (341).

Izarren Eskola

Izarren Eskola programak 1993tik bere jarduerari eusten dio, eta astronomiaren zabalkundearen bitartez, ikasleak beste diziplina batzuetara hurbiltzen ditu, esaterako: historia, literatura eta arte plastikoak, matematikak, zientzia orokorrean, mitologia, filosofia eta hizkuntzen irakaskuntzara.

Jarduera fulldome (kupula) formatuko filmetan oinarrituta dago eta praktikan Iruñeko Planetarioak osorik argitaratutako material didaktikoetan. Sei prestakuntza-ziklo hartzen ditu, eta horrek ikastetxe berari ikasle baten eskola-bizitzan zenbait bisita egiteko aukera ematen dio.

Guztira, 14 programa eskaintzen dira, gaztelaniaz nahiz euskaraz (ingelesez eskaintzen diren lau horiez gain). Haietako bi Haur Hezkuntzan –‘Fugazen mundua’ eta ‘Alderantziz oinez ibiltzen zekien neskatila’–, sei Lehen Hezkuntzan –‘Uraren bila’, ‘Asto bat hipodromoan’, ‘Marrazkiak zeruan’, ‘Banpiroaren gaua’, ‘Izarren zirkoa’ eta ‘Amona Lurra’–, bi DBHko bigarren zikloan –‘Gorantz begira’ eta ‘Nanocam-Unibertsoaren Eskalak’- eta lau DBHko bigarren zikloan eta Batxilergoan –Nanocam-Uniberstoaren Eskalak’, ‘Eboluzioa’, ‘Supernoba’ eta ‘Gau izartsua museoan’–.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa