(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 59 milioi jarriko ditu ezintasuna duten pertsonei arreta ematen dieten lau zentro kudeatzeko datozen lau urteotan asteazkena, 2012.eko abuztuak 29


Las Hayas (Sarriguren), Valle del Roncal (Iruñea), La Atalaya (Tutera) eta Oncineda (Lizarra) zentroak dira, 341 pertsonarentzako lekuarekin


Nafarroako Gobernuak ezintasuna duten pertsonei arreta ematen dieten lau zentro kudeatzeko kontratuen lizitazioa baimedu du gaurko bilkuran: `Las Hayas´ Sarriguren-en (Eguesko ibarrean), ‘Valle de Roncal’ Iruñean, `Oncineda´ Lizarran eta `La Atalaya´ Tuteran.

Hiru kontratuak (`Las Hayas´eta `Valle de Pamplona´ elkarrekin lizitatuko dira) 2013ko urtarrilaren 1ean hasiko dira, urtebeteko indarraldia izango du, eta gehienez ere lau urtez luza daiteke. Foru Komunitateko Administrazioak aldi horretan 58,5 milioi euro inguru jartzea aurreikusten da (BEZ kanpo), 15,22 milioi euro 2013ko ekitaldian (BEZ barne).

Tuterako `La Atalaya´ zentroan adimen-urritasun handia eta sakona duten pertsonei arreta espezializatua emateko zentroa kudeatzeko kontratuak 11,4 milioi euroko balioa duela kalkulatzen da (BEZ kanpo); : `Las Hayas´ Sarriguren-en (Eguesko ibarrean) eta Iruñeko ‘Valle de Roncal´-eko zentroetan adimen-urritasuna duten pertsonen arreta integralerako kontratua 33,9 milioi eurokoa da; eta Lizarrako `Oncineda´ zentroan ezintasuna duten pertsonei ematen zaien arreta integrala, eguneko arreta-errejimenean eta bizileku-arretako errejimenean, 13,2 milioi eurokoa.

Aipatu beharra dago, zentro horietan ezintasuna duten 341 pertsonari arreta ematen zaiela, guztira: 66 `La Atalaya´-n; 114 ‘Valle de Roncal´-en; 96 ‘Las Hayas’-en eta 66 ‘Oncineda’-n.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa