(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak finantzakoa ez den 3.384,49 milioi euroko gastu-muga onetsi du 2013rako asteazkena, 2012.eko abuztuak 29


2013rako ezarritako gastu-muga 2012koa baino % 7,31 txikiagoa da, Nafarroako Gobernuak AHTagatik egindako aurrerakina deskontatu ondoren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2013rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko jarraibideak onetsi ditu gaurko bilkuran. Onetsitako testuak jasotzen duenez, finantzakoa ez den gastu-muga 3.384,49 milioi eurokoa izango da. Zifra hori 2012ko aurrekonturako (3.711,60 milioi euro) jarritako gastu-muga baino % 8,81 txikiagoa da, nahiz eta diferentzia % 7,31 arte jaisten den Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenagatik egindako ekarpena deskontatzen bada, eta finantzakoa ez den gastu-muga 3.316,01 milioira eramaten duena 2013rako; 2012an, berriz, 3.577,60 milioikoa izan zen.

Fachada del Palacio de Navarra.

Fachada del Palacio de Navarra.

Nafarroako Gobernuak 2013rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko jarraibideak onetsi ditu gaurko bilkuran. Onetsitako testuak jasotzen duenez, finantzakoa ez den gastu-muga 3.384,49 milioi eurokoa izango da. Zifra hori 2012ko aurrekonturako (3.711,60 milioi euro) jarritako gastu-muga baino % 8,81 txikiagoa da, nahiz eta diferentzia % 7,31 arte jaisten den Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenagatik egindako ekarpena deskontatzen bada, eta finantzakoa ez den gastu-muga 3.316,01 milioira eramaten duena 2013rako; 2012an, berriz, 3.577,60 milioikoa izan zen.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzuk prentsaurrekoan azaldu ditu gastu-muga hori ezartzea eraman duten xehetasunak, egungo egoera makroekonomikoan eta datorren urterako aurreikuspenean oinarrituta daudenak. Gainera, aipatu du Departamentuak finantzakoa ez den gastu-muga hori kalkulatu duela Aurrekontuaren Egonkortasun eta Finantza Iraunkortasuneko Lege Organikoan jasotako jarraibideei segituz, % 0,7ko gehieneko defizitaren ondorio dena. Informazio-ekitaldi horretan ere parte hartu du bigarren lehendakariorde eta Gobernuko eledun Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek.

Nafarroako Gobernuak iragartzen du Nafarroak 2012a % -1,5eko hazkundearekin amaituko duela; hortik aurrera, 2013ko proiekzio makroekonomiko bat egin da norabide gisa balio duena Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko. Bertan BPGa % -1,2 uzkurtuko dela kalkulatzen da, enplegu-mailak % 2,4 jaistea eta prezioak % 1,7 igotzea.

Egoera makroekonomiko horren arabera, Nafarroako Gobernuak zergen eta tasen bidezko diru-sarrerak 3.178,75 milioi eurokoa izatea espero du. 2012ko gastu-muga ezartzean egin ziren diru-sarreren kalkuluekiko % -6,72ko aldea litzateke.

Defizitari dagokionez, Nafarroako Gobernuak ekitaldi honen amaieran % 1,5 murrizteko konpromisoari eusten dio (257,5 milioi euro), eta Politika Fiskal eta Finantzarioaren Batzordean erabakitako aurrekontuaren egonkortasunaren bidea betetzeko konpromisoari, 2013an % 0,7ko helburua jartzen duena. Hala, datoren urterako defizit-iragarpena 131,06 milioi eurokoa da.

Azkenik, Kontabilitate Nazionaleko Doikuntzak 74,68 milioi euroan finkatzen da 2013rako. Kopuru horretatik, 6,2 milioi Pirinioetako Autobidearen eta Nafarroako Ubidearen Zonalde Ureztagarriaren amortizaziotik dator eta 68,48 milioi Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obrengatik egindako aurrerakinetik.

Hiru kontzeptu horiek batuta (3.178,75 miloi tasetatik eta beste diru-sarrera batzuetatik lortutakoak; 131,06 milioiko defizita; eta 74,68 milioi Kontabilitate Nazionaleko Doikuntzetatik), aurrez aipatutako finantzakoa ez den 3.384,49 milioiak lortzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa