(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sánchez de Muniáin lehendakariordea “Yelmo, Fábrica de Armas” turismo-proiektuaren aurkezpenean izan da, Eugin osteguna, 2012.eko abuztuak 30


EGEF funtsek finantzatuta, Nafarroako Eugi (Esteribar) udalerriko eta Nafarroa Beherako Banca udalerriko (Pirinio Atlantikoak) garapen ekonomikoa eta soziala sustatzea du xede, bi udalerrietako kultur ondarea balioan jarriz


Agintariak, arma-fabrikan

Sánchez de Muniáin lehendakariordea eta gainerako ordezkariak, Eugiko Arma Fabrikara egindako bisitan. ( irudia handitu )

"Yelmo" mugaz haraindiko lankidetza-proiektua aurkeztu da gaur goizean Eugin; haren helburua Nafarroako Eugi (Esteribar) udalerriko eta Nafarroa Beherako Banca udalerriko (Pirinio Atlantikoak) garapen ekonomikoa eta soziala sustatzea da, bi udalerrietako kultur ondarea balioan jarriz.

Arrazoi hori dela eta, proiektuaren sustatzaileek ekitaldi bat egin dute gaur goizean San Lorenzoko Ikaztegian. Bertan izan da bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Nazioarteko Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin, eta ordezkari politikoak nahiz teknikariak ere bertaratu dira, haien artean: Eugiko kontzejuko lehendakari Maite Errea; Esteribarko Udaleko alkate José Luis Larrainzar; CTPko idazkari Cristina Arcaya; Arma Fabrika proiektuaren idazketaren arduradun Jesús Cabrejas; eta Akitaniako Kontseilu Orokorreko ordezkari Frantxua Maitia, beste gonbidatu batzuen artean.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako proiektu hori Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Kooperazioaren Programaren (POCTEFA) barnean dago. Hura garatzeko Nafarroako Gobernuaren Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren laguntza teknikoa behar izan du, Eugi udalerriari eta arma-fabrikazioari lotutako turismo-proposamenen inguruan.



Eugiko Arma Fabrika. ( irudia handitu )

Proiektuaren deskribapena

"Yelmo" garapeneko 17 proiektuetako bat da Pirinio aldeko beste eskualde espainiar eta frantsesekin lankidetzan, Europako funtsekin diruz lagundutakoak (EGEF Funtsak) eta Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) kudeatuta.

Yelmo proiektuak 737.905 euroko diru-laguntza bat esleituta du Eugiko Kontzejurako eta Banca nahiz Baigorriko udalerrietarako (Frantzia), eta diru hori erabiliko da lurraldeak eta hango kultur nahiz natur ondarea balioan jartzeko, partekatutako estrategien bitartez. Eugiko Kontzejuari 404.415 euro dagozkio; zifra horrekin mugaz haraindiko kultur ibilbide bat sortu nahi da arma-fabrika zaharren inguruko industria-ondarearen errekuperazioan oinarrituz.

Hala, proiektuak Eugi eta Banca udalerrien arteko mugaz haraindiko harremana finkatu nahi du, bi udalerrien industria-ondarea balioan jarriz eta interes historiko handiko eta ingurumen.interes handiko ibilbide bat sortuz.

Turismo-proiektuak garrantzi handiko bi adibide jasotzen ditu lurraldean; Eugiko Arma Fabrika eta Bancako Brontzezko Labe Garaia. Horregatik, lurraldearen ondare naturala eta kulturala balioan jarriko ditu logika iraunkor batean, industria-ondarearen ibilbide europar berria antolatuz. Horretarako, oinarri gisa erabiliko dira: garai bateko arma-fabrikak, lehengo burdinolak, industriako labeak eta haiek sortu zituzten elementuak (ura, egurra, meatzaritza, fabrikatzeko teknikak), eta Banca eta Eugiko Kontzejuko udalerrietan daudenak.

Eugiko Arma Fabrika

Egur-aberastasuna, zonaldean zeuden burdinezko meategi batzuk egotea eta ur-ibilguak egotea funtsezkoak izan ziren Eugi inguruan Erdi Aroko burdinola bat jartzeko, eta ondoren, jarraian Errege Errementari, Errege Armategi eta Armen Fabrika bihurtu zena Eugi inguruan.

XV. mendearen hasieratik, Eugik tradizio handia zuen burdin-armamentuaren ekoizpenean, kasko eta armaduren fabrikazioaren bidez. 1536an han zegoen burdinola Koroak erosi zuen munizioa ekoizteko. XVI. mendearen erdialdera, "Errege Errementari" izena jaso zuen eta ondoren "Armategia"-rena izena kalifikatzaile berarekin.

1766an Arma Fabrika eraikitzen hasi zen, eta bertan burdinaren transformazioa eta kainoi nahiz arma arinetarako munizioa egiten zen bereziki. Egindako ustiapen handitik sortutako baliabideen agortzeak arma-industria etetea ekarri zuen Eugin eta jarduera hori Orbaitzetako Arma Fabrika ospetsura (1784an sortutakoa) eraman zen.

Egun, garai hartatik arma-fabrikaren hondakinak geratzen dira bakarrik, Konbentzio Gerran zehar (1793-1795) eraitsi zena.

Eugiko Armategiko obrak dira Felipe III.a eta Felipe IV.aren haur-armadurak; munduko oneen artean daude eta, egun Madrilgo Arma Museoan erakusgai daude.

Erdigunea, turismo-ibilbideak eta Sorogaingo aterpetxea

Proiektu osoak martxoan inauguratutako erreferentziazko gune historiko baten sorrera hartzen du barnean; erakusketarako gune bat da, eta haren helburua bisitariei zonaldeko gertaera historiko esanguratsuenak ezagutzera ematea da. Gertaera horiekin batera, arreta elementu aipagarrietan oinarritzen da: Arma Fabrika, Magnesiten meategiak, Eugiko urtegia eta ikaztegiak. Erakusketako beste eduki batzuk kultura eta gizarteari buruzko gaiak dira, esaterako: kontrabandoa, folklorea eta kontzejuaren lehengo eskola. Informazio-euskarri gisa dokumentu idatziak, material grafikoak eta ikus-entzunezkoak erabiltzen dira, besteak beste.

Proiektuaren barnean, gainera, bi ibilbideren sorrera daude: Eugiko urtegitik doan oinezkoentzako bidea eta BTT ibilbide bat.

Zonaldean egindako beste inbertsio bat, instalazioetan hobekuntza batzuk egin zituen Sorogaingo aterpetxea izan da. Proiektua eta ondorengo berrikuntza Toki Erakundeentzako eta Turismo Partzuergoentzako laguntzen deialdien barnean sartu ziren, eta Nafarroako Gobernuak 411.406,23 euroko diru-laguntza eman zuen 2008-2010 artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa