(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Uhalrod SL enpresak protokolo bat sinatu dute Uharte-Arakilen fabrika berri bat jartzeko osteguna, 2012.eko abuztuak 30


Enpresak 6,8 milioi euroko inbertsioa egitea eta 30 lanpostu sortzea aurreikusten du


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta Uhalrod SL enpresako ordezkari Francisco Martín Morentin Garraza-k asmoen protokolo bat sinatu dute gaur Iruñean Uharte-Arakilen aluminiozko alanbre handia fabrikatzeko industria bat jartzeko. Gobernuak enpresaren proiektua foru-intereseko inbertsiotzat jo du, eta hura abian jartzeko administrazio-izapideak arintzen lagunduko du.

Enpresak 6,8 milioi euro inbertitzeko eta 30 lanpostu sortzeko asmoa du. Ekoizpena 2013ko ekainean has dadin espero da, Uharte-Arakilgo Sargaitz industrialdean kokatuko den fabrika berriaren eraikuntza eta ekipamendua osatzen denean.

Protokoloaren sinadura

Barcina Lehendakaria eta Morentin, protokoloa sinatzeko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta Uhalrod SL enpresako ordezkari Francisco Martín Morentin Garraza-k asmoen protokolo bat sinatu dute gaur Iruñean Uharte-Arakilen aluminiozko alanbre handia fabrikatzeko industria bat jartzeko. Gobernuak enpresaren proiektua foru-intereseko inbertsiotzat jo du, eta hura abian jartzeko administrazio-izapideak arintzen lagunduko du.

Enpresak 6,8 milioi euro inbertitzeko eta 30 lanpostu sortzeko asmoa du. Ekoizpena 2013ko ekainean has dadin espero da, Uharte-Arakilko Sargaitz industrialdean kokatuko den fabrika berriaren eraikuntza eta ekipamendua osatzen denean. Nafarroako Gobernua enpresarekin elkarlanean aritu da instalazioak kokatuko diren 32.00 metro koadroko lursail bat erosteko beharrezkoak diren izapideetan, eta bertan 5.000 metro koadroko estalitako nabe bat ere sartzen da.

Elkarlan horrez gain, gaur goizean sinatutako protokoloak indarrean dagoen araudiaren babesean enpresak lehiatu ahal izango duen laguntzen zerrenda zehazten du. Zehazki, Nafarroako Gobernuak 1.360.000 euro bideratu ahal izango ditu itzulik beharrik gabe. Laguntza hori enpresak aurreikusitako inbertsio guztiaren % 20ri dagokio eta, kasua iritsiz gero, enpresa-inbertsiorako laguntzek ezartzen dituzten baldintzak betez emango zen. Diru-laguntzaren ordainketa inbertsioen gauzatzeen mende dago eta ordainketa-konpromisoa 2013 eta 2014 ekitaldietarako finkatuta geratuko zen, beti ere dagoen aurrekontuaren arabera.

Enpresa-inbertsioari emandako laguntza horrez gain, Uhalrod SL enpresak Nafarroako Gobernuak honako honetarako abian jartzen dituen pizgarriak jaso ahalko lituzke: ikerketa, garapen eta berrikuntzarako; energia-aurrezpenerako; enplegua sortzeko eta langileak prestatzeko, bai eta Sozietateen Zergaren kengarriak diren kenkari fiskalak izateko ere.

Osagai teknologiko handia duen produktuaren fabrikazioa

Uhalrod SL Barranka inguruko akziodun nafarrena da, eta urtean 9 eta 12 milimetroko diametroko aluminiozko alanbre lodiaren 15.000 tona egiteko asmoa du. Kalkulatutako urteko fakturazioa 35-40 milioi ingurukoa da eta esportatzeko izango da bereziki.

Uhalrod SL fabrika berriak aluminiozko bi alanbre lodi mota egitea du xede: Deox motakoa (aluminio purua) Espainia, Italia eta Alemaniako altzairuzko fabrikatzaile handientzat; eta aluminio-zirkoniozko alanbre lodia, Uharte-Arakilen ere dagoen Trefinasa enpresari hornidura emateko osagai teknologiko handiko materiala.

Zehazki, aleazio hori lehengai moduan erabiltzen da ahalmen handiko eta gezi baxuko kablea egiteko. Irtenbide horrek gero eta eskaera handiagoa du mundu-mailan dauden linea elektrikoen ahalmena handitzeko. Uhalrod dagoen enpresa-taldea aitzindaria da material hori egiten eta Europako gainerako herrialdeetara ez ezik, besteak beste Egipto eta Txilera ere esportatzen du.

Uhalrod-en jarduera etengabeko ekoizpeneko hiru txandatan garatuko da, eta haietan estandar europarreko bobinak egingo dira (barneko 570 mm-ko diametroa, kanpoko 1.600 mm-ko diametroa eta 850 mm-ko zabalerakoa gehienez ere 2.000 kiloko pisuarekin bobina bakoitzeko).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa