Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Huarteko Zubiarte euskaltegian ere, irakasleentzako euskarazko autoikaskuntzako prestakuntza-ekintzak eskaintzen dira
Datorren astelehena, irailak 3, eta irailaren 11 artean euskara ikasteko helduentzako ikastaroen matrikula-epea zabalik izango da. Nafarroako Gobernuak eskaintzen ditu 2012-2013 ikasturteko lehen lauhilekorako Hezkuntza Departamentuarena den Huarteko Zubiarte euskaltegian.
Maila guztietako ikastaroak (A1, A2, B1, B2 eta C1) 2012ko irailaren 17tik 2013ko urtarrilaren 31ra emango dira. Talde zehatzak daude txandetan lan egiten duten pertsonentzat, kanpoko ikastaroak, urruneko autoikaskuntzako ikastaroak tutoretza presentzialekin maila guztietan, solas egiteko ikastaroak B2 eta C1 mailetan eta ikastaroak C1-EGA mailako modalitate mistoan. Eskaintza osoa eskura daiteke http://centros.educacion.navarra.es/zubiarte/ webgunean eta 948 36 10 91 telefono-zenbakian.
Euskararen autoikaskuntza-ikastaroak irakasleentzat
Halaber, Hezkuntza Departamentuak irailaren 3tik 11ra, unibertsitatekoa ez den irakasleentzako autoikaskuntzako euskarazko berariazko ikastaroen matrikula zabalduko du.Maila guztietako ikastaro horiek ere, Huarteko Zubiarte euskaltegian emango dira 2012ko irailetik 2013ko urtarrilera. Astean gutxienez lau lan-ordukoak izango dira `on line´ BOGA programaren eta ariketa osagarrien bitartez, eta taldean solas egiteko bi orduko beste saio bat izango da astean ikastaroko tutorearekin. Interesdunek matrikula zentroan gauza dezakete, lanean diharduen irakaslearen izaera adieraziz.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen