(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babestutako 174 etxebizitzaren esleipenerako aukera izateko eskaera zabaldu du astelehena, 2012.eko irailak 3


Errolda bakarrean izena emandakoek irailaren 16ra arteko epea izango dute dauden sei sustapenen artean aukera egiteko


Etxebizitzak

Etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak irailaren 16ra arte (16a barne) zabaldu du, Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Nafarroako enpresa publikoak (NASUVINSA) hilabete honetarako esleitzea aurreikusten duen babestutako 174 etxebizitzatako bat izateko aukera. Etxebizitza horiek sei sustapenetan banatuta daude.

Esleipen-prozesuan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da abuztuaren 31 baino lehen Nafarroako Gobernuaren babestutako etxebizitzen errolda bakarrean izena emanda izatea. Dauden sei sustapenetatik bakar batera edo bat baino gehiagora aurkez daiteke, Zenbait aukera hautatzen badira, beharrezkoa izango da lehentasun-ordena adieraztea. Eskaintza horietako batean ere interesik ez duten izena emandako pertsonak aldi baterako baja eman dezakete.

174 etxebizitzatatik, 17 erosteko aukera duen alokairuko BOEk dira, guztiak Murchante daudenak, eta 157 jabetza-erregimeneko BOEk, Mutiloan (115), Erriberrin (10) eta Atarrabian (32) banatuta. Etxebizitzak honako hauek sustatutzen dituzte: Proalder 101 SL, Eraikilea Promotora SL, La Roja 2008 SL, Promolite 21 SL eta Balki SL EPV/CSV Berrio Ochoa.

Eskaera-epea amaituta, irailak 17, etxebizitzak esleituko dira eta esleipendunen zerrenda webgunean argitaratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa