(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bat euroko laguntza emango die I+Geko zortzi proiekturi
asteartea, 2012.eko irailak 4


Urtarrilaren 1etik, Gobernuak 120 proiekturi laguntza eman die, 71,8 milioi euroko inbertsioa eginez


El Perdoneko aerosorgailuak.

El Perdoneko aerosorgailuak.

Foru Komunitatean dauden bederatzi enpresak garatuko dituen I+Geko zortzi proiekturi 1.072.664,29 euroko laguntza ematea onartu du Nafarroako Gobernuak.

I+Gean guztira 16,8 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo dute. Ikerketa eta garapeneko jarduerak suspertzeko xedea duten laguntzek proiektuen aurrekontuaren % 5 eta % 26 artean diruz laguntzen dute, nahiz eta batez besteko diru-laguntza kostuaren % 13,2koa izan. Epe luzera egikaritzeko proiektuak direnez, laguntzak 2013 eta 2015 artean ordainduko dira.

Diru-laguntzen xede izateko onartu diren enpresak energia berriztagarri, elikagaien nekazaritza, automobilgintza, meatzaritza, osasun eta aeronautikako sektorekoak dira. Ikerketa-proiektuek enpresa bakoitzaren berariazko arloekin zerikusia dute eta, oro har,haien helburua teknologia berriak garatzea da beraien produktuen zorroa zabaldu eta hobetzeko edo beraien jardueraren ingurumeneko eragina murrizteko.

Enpresak eta proiektuak

Zehazki, Gamesa Innovation Tecnology SL enpresak bi diru-laguntza jasoko ditu; bata, 411.180 eurokoa aerosorgailu berri bat garatzeko, eta bestea, 72.125 eurokoa, kontrol aurreratuko sistema bat garatzeko. Laboratorios Cinfa SA enpresak 203.546 euro jsoko ditu botika generiko berrietarako; Troquelería Mayo SL enpresak 119.990 euro automobilgintzako piezen ainguratze-sistema berrietarako; Orbital Sistemas Aeroespaciales SL enpresak 59.957 euro ekipoak garatzeko; Magnesitas Navarra SA enpresak 34.495 euro kutsadura atmosferikoa murrizteko prozesuetarako; eta Plantas de Navarra SA enpresak 34.012 euro, fruta-arbolen garapenerako. Guztira, 935.308,18 euroko laguntzak, eta haien % 50 FEDER Europako programak kofinantzatuko du.

Halaber, Nafarroako Gobernuak 137.356 euroko laguntzak baimendu ditu bioteknologiako enpresa batek eta bi upategik legamiak hautatzeko programa batean elkarlanean aritu daitezen: Inbiolev SL enpresak 76.142 euro jasoko ditu, Aroa Upategiek, 31.624 eta Úriz Upategiek, 29.588 euro.

Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzak beren jarduera Nafarroan burutzen duten enpresa, teknologia-zentro edo unibertsitateentzat dira. Etengabe zabalik dagoen deialdia da eta, beraz, emakidaren ebazpenak urte guztian zehar argitaratzen dira. Orain arte, 2012an I+Geko 120 proiektuetarako laguntzak onartu dira, hau da, 71.812.838,29 euroko inbertsioa eta, horretarako, 6.918.197,56 euroko laguntza eman da guztira. 2011n zehar, Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak 198 proiektuetarako 14,3 milioi euroko laguntzak izapidetu zituen. Proiektu horiek I+Gean egindako inbertsioa 90,6 milioi eurotik gorakoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa