(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

435 langabe gutxiago izan da abuztuan, eta Nafarroako langabe-kopurua 48.352 pertsonatakoa da orain asteartea, 2012.eko irailak 4


% 0,89ko jaitsierarekin, Nafarroa abuztuan langabezia jaitsi den bost autonomia erkidegoetatik bat da


Langileak kontserben lantegi batean

. Langileak barazkiak merkaturatzeko enpresa batean.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) enplegu-agentzietan erregistratutako langabeen kopurua 48.352 pertsonatakoa zen abuztuaren amaieran, hau da, % 0,89 jaitsi da (435 pertsona) aurreko hilabetearekin alderatuz; orduan, 48.787 langabe zeuden. 2011ko abuztuarekin alderatuz, 6.945 langabe gehiago dago: % 16,77.

Estatuko datuekin alderatuz, Nafarroak langabeziaren hirugarren jaitsiera handiena izan du (Galizia eta Errioxaren atzetik) eta langabezia jaitsi den bost autonomia erkidegotatik bat da. Estatu mailan 38.179 langabe gehiago dago (+% 0,88) eta duela urtebete baino % 11,98 altuagoa da.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerente Mª Isabel García Malo-k abuztuko langabezia-datuen jaitsierako joeraren balorazio ona egin du, "jaitsieraren bidetik jarraitzen baitugu seigarren hilabetez jarraian". Nolanahi ere, gaineratu du "enpleguaren sorreran lan egiten jarraitu behar da, langabe-kopuruak oso handia izaten segitzen baitu Nafarroarentzat".

Enplegu-agentzien arabera, honako enplegu-agentzia hauetan jaitsi dira beraien langabezia-zifrak: Lodosan 72 pertsona (% 4,40 gutxiago), Tuteran 319 (-% 3,50), Tafallan 97 (-% 3,06), Agoitzen 26 (% 2,52 gutxiago) eta Iruñea-Yamaguchin 13 langabe gutxiago (-% 0,19). Kontrako aldean daude, Altsasu, Iruñea-Ensantxe, Doneztebe, Iruñea-Errotxapea eta Lizarra; haietan langabe-kopuruak gora egin du 13 (% 0,88 gehiago), 46 (% 0,40 gehiago), 3 (% 0,25 gehiago), 24 (% 0,23 gehiago) eta 6 pertsonatan (% 0,22 gehiago), hurrenez hurren.

Sektoreka, nekazaritza-sektorean langabeziak izandako jaitsiera azpimarratu behar da (164 langabe gutxiago), nekazaritza-kanpainengatik eta mahats-bilketagatik. Eraikuntza-sektoreko langabeziak ere behera egin du laugarren hilabetez jarraian (103 pertsona gutxiago), eta horrek adierazten du sektore hori pittin bat errekuperatzen ari dela; industria-sektorean ere jaitsi egin da (146 langabe gutxiago). Zerbitzuen sektorean bakarrik igo da (40 pertsona), eta lehen enplegua bilatzen duten pertsonen taldeak artean 62 pertsonatan behera egin du.

Azpisektore ekonomikoen arabera, nekazaritzan, abeltzaintzan, ehizan eta haiei lotutako zerbitzuetan izandako jaitsiera azpimarratu behar da (162 pertsona), bai eta elikagaien industrian (123 pertsona), enpleguarekin (118 pertsona gutxiago) nahiz eraikinen eraikuntzari (68 langabe gutxiago) lotutako jardueran ere. Kontrako aldean, Txikizkako merkataritzan izandako igoera azpimarratu behar da; alor horretan 38 pertsona erregistratu dira enplegu-eskatzaile gisa abuztuan; haren atzean daude janari nahiz edarien zerbitzuak, non enplegu-eskatzaile gisa 36 pertsona gehiago dauden erregistratuta.

Sexuen arabera, 24.762 emakumezko zeuden lanik gabe, % 0,03 gutxiago (7 emakumezko) eta 23.590 gizonezko, % 1,78 gutxiago (428 gizonezko) aurreko hilabetearekin alderatuz. Adinaren arabera, hilabete honetan langabezia-zerrendatatik atera direnak honako hauek dira: 25 urteko 20 gizonezko, 25 urte baino gehiagoko 408 gizonezko eta 25 urte baino gehiagoko 97 emakumezko. Aitzitik, 25 urte baino gutxiagoko emakumeen artean, 90 langabe gehiago daude, eta hilabete horretan langabezia-zerrendetan sartu dira.

Adin-taldeen arabera, langabeziak gora egin du 25 urtetik beherakoen artean bereziki, % 1,44ko igoerarekin (70 gazte gehiago daude langabezia-zerrendetan), eta orain 4.947 pertsona daude lanik gabe (2.243 emakumezko eta 2.704 gizonezko). 25 urte baino gehiagokoen artean, berriz, langabezia % 1,15 jaitsi da (505 pertsona), eta orain 43.405 pertsona daude lanik gabe (22.519 emakumezko eta 20.886 gizonezko).

Kontratazioak behera egin du

Abuztuan izandako 17.855 kontratuen artetik, 855(% 4,78) mugagabeak izan ziren eta 16.949 aldi baterako kontratuak. Gainerako 51k prestakuntza-kontratuak izan ziren. Era horretan, aurreko hilabetearekiko, aldi baterako 2.159 kontratu gutxiago izan da, kontratu mugagabeak 166 gutxiago eta sinatutako 61 prestakuntza-kontratu gutxiago.

Sexuaren arabera, 8.786 emakumezkok (iragan hilean baino 1.017 gutxiago) eta 9.069 gizonezkok (uztailean baino 1.360 gutxiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa banatu dira: 25 urtetik beherakoen artean izandako 4.006 kontratuetan (iragan hilean baino 1.112 gutxiago), 25 eta 44 urte arteko langileek sinatutako 10.487 kontratuetan (uztailean baino 949 gutxiago) eta 45 urtetik gorako adin nagusikoek sinatutako 3.362 kontratuetan (316 kontratazio gutxiago).

Jarduera-sektoreen arabera, kontratazioak gora egin zuen nekazaritzan (975 kontratu, uztailean baino 201 gehiago) eta eraikuntzan (930 kontratu, aurreko hilean baino 123 gehiago). Aitzitik, hilabete horretan industriako (1.796 kontratu, aurreko hilean baino 479 gutxiago) eta zerbitzuetako (14.154 kontratu, 2.222 kontratazio gutxiago) kontratazioa murriztu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa