(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Primark lokal berriaren irekiera-ekitaldian izan da La Morean asteazkena, 2012.eko irailak 5


Ehun-gaiak saltzen dituen dendan 138 pertsonak egiten dute lan


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakariaren agerraldia Primark-en inaugurazioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Primark Irlandako enpresaren lokal berriaren irekiera-ekitaldian izan da gaur eguerdian La Moreako merkataritza-gunean, Cordovilla-n (Galar). Ehungintza-sektorean espezializatutako dendak 138 lanpostu berri sortu ditu Iruñerrian.

Barcina Lehendakariak azpimarratu du "jarduera ekonomikoaren adibidea dela, enplegua eta aberastasuna sortzen dituelako, baina baita elkartasunarena ere; izan ere, irekiera dela eta, 10.000 euroko txeke bat bideratu du Nafarroako Arantza Bifido eta Hidrozefalia Elkarterako".

Zinta Barcina Lehendakariak moztu du eta, harekin batera, ekitaldian izan dira: Espainiako Primark-ko zuzendari nagusi José Luis Martínez de Larramendi eta Galarko Zendeako alkate Cecilio Lusarreta


Zinta-mozketa

Barcina Lehendakaria, Martínez de Larramendi (ezkerrean) eta Lusarreta (eskuinean) alboan dituela, zinta mozteko unean. ( irudia handitu )

Ekitaldian izan dira, gainera, Primark-eko administrazio-kontseiluko kide Breege O’Donoghue; Espainiako E. Leclerc-eko lehendakari Patrick Rigault eta Morea Inversiones-ko administrazio-kontseiluko lehendakari Catherine Rigault.

2.500 metro koadroko merkataritza-azalera duen denda bi solairutan banatzen da, eta bost milioi euro inguruko inbertsioa eskatu du, alde batetik, denda eraikitzeko obren artean (merkataritza-gunearen kargu izan dira), eta bestetik, barneko egokitzapena dela eta, enpresa irlandarrak egin duena.

Primark-ek 240 denda ditu Espainian, Portugalen, Irlandan, Inglaterran, Holandan, Belgikan eta Alemanian banatuta. Iruñekoa Espainiako hogeita zortzigarrena da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa