(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 22 Nafarroa Beka eman ditu Foru Komunitateko tituludunek prestakuntza atzerrian osa dezaten
osteguna, 2012.eko irailak 6


Nafarroako Nazioarteko Planak 632.287 euro jarri ditu beka horietarako


Nafarroako jauregiko fatxada

Foru Gobernuaren egoitza den Nafarroako jauregiaren fatxada.

Foru Gobernuak 22 Nafarroa Beka eman ditu Foru Komunitateko unibertsitarioek ikasketak atzerrian osa ditzaten. Guztira, 632.287,64 euro jarriko ditu neurri horretan tituludunen matrikula, desplazamendu eta mantenuko gastuak finantzatzeko. Beka bakoitza 11.432,28 eta 40.000 euro artekoa da, eta jaso beharreko gehieneko zenbateko moduan ezartzen dira. Ordainketa 2012 eta 2014 artean egingo da, master programa bakoitzaren iraupenaren arabera.

Nafarroa Bekak Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean sartzen dira, eta haien helburua da, unibertsitateko espediente onenak dituztenek master-programa bat atzerriko bikaintasuneko zentroetan egiteko aukera izatea, eta ondoren jasotako prestakuntza eta talentua Nafarroan erabiltzea.

Azken 22 bekadunak ikasketa-merezimenduengatik egindako hautaketaren ostean aukeratu dira, eta haietatik 13 gizonezko eta 9 emakumezko dira. 21 eta 36 urte bitartekoak dira, eta Nafarroako Unibertsitate Publikotik (10), Nafarroako Unibertsitatetik(4) eta Espainiako beste zortzi unibertsitatetik datoz: Valentzia, Kantabria, Euskal Herriko Unibertsitatea, Madrilgo Autonomoa, Valladolid, Granada, Zaragoza eta Ramón Llull.

10 beka enpresa-zientzietan espezializatzeko izango dira, 5 zientzian eta teknologian, 4 zientzia sozial eta juridikoetan eta 3 arte eta giza zientziatan. Bekadunek honako ikasketa hauek burutu dituzte: ingeniaritza (10), LADE edo Ekonomia Zientziak (3), Komunikazioa (2), Zuzenbidea (2) eta Itzulpena eta Interpretazioa (2). Biologia, Biokimika, Historia, Soziologia, Irakasle Ikasketak eta Kriminologia ikasitako bekadunak ere badira.

Esleipendunek master-programak egingo dituzte Erresuma Batua, AEB, Mexiko, Danimarka, Irlanda, Australia, Belgika, Holanda eta Suitzako zentro ospetsuetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa