(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasunaren diru-sarrerak abuztuaren 31n % 6,15 jaitsi dira 2011ko aldi berarekin alderatuz


ostirala, 2012.eko irailak 7


Zerga zuzenen diru-bilketari eutsi zaio (+% 0,11) eta zeharkakoena era nabarmenagoan jaitsi da (-% 10,63)


Nafarroako Zerga Ogasunak 1.740.262.561 euro bildu du abuztura arte, hau da, % 6,15 jaitsia da 2011ko aldi berarekin alderatuz. Nafarroako Gobernuaren erakunde autonomo horren hilean behingo txostenean adierazten da, zerga zuzenei eutsi zaiela eta zeharkakoak jaitsi egin direla.

Zehazki, Nafarroako Zerga Ogasunak 812.940.147 euro bildu du PFEZ, ondare-zerga, oinordekotza-zerga eta sozietate-zergaren bitartez. Enpresa-jarduera kargatzen duen azken horrek % 12,72ko jaitsiera izan du diru-bilketan 2011rekin alderatuz. Nolanahi ere, zerga zuzenen zenbaketa orokorrean haren efektua arindu dute ondare-zergaren diru-bilketak (19.449.529 euro 2012an; 2011n, 751.420) eta PFEZren kuota diferentzialak; azken horren zenbatekoa % 4,27 igo da. Hala, zerga zuzenen bidezko diru-bilketa iazkoaren antzekoa da eta % 0,11ko hobekuntza arina izan du.

Zeharkako zergei dagokienez, BEZen bitartez lortutako diru-sarrerak % 10,39 jaitsi da. Datuak zehazki aztertzen badira, diru-bilketaren jaitsiera garrantzitsua egiaztatzen da (% 14,85 jaitsi da), kontsumoa jaitsi delako, eta baita % 33,04 igoera Nafarroako Ogasunak enpresei egindako itzulketetan. Oro har, jaitsiera hori Estatuarekin egindako doikuntzekin konpentsatzen da.

Zerga bereziengatik lortzen den diru-bilketak ere behera egin du (-% 10,93), batez ere hidrokarburoen diru-bilketan izandako % 14,63ko jaitsieragatik, nahiz eta beste alde batetik tabakoagatik jasotako zergak igo egin diren (+% 11,47). Zeharkako zergen gainerako zati handienak ere behera egin du eta, beraz, II. Kapitulua, guztira, 908.808.578 eurorekin ixten da, hau da, diru-bilketa % 10,63 jaitsi da 2011ko aldi berarekin alderatuz.

III. Kapituluari dagokionez, tasen diru-bilketak behera egin du (6,6 milioi, 2011n baino % 47,99 gutxiago), nahiz eta txanpon-makinak kargatzen dituen Jokoaren gaineko Tasaren aurkezpenean izandako araudiaren aldaketa kontuan hartu behar den, ez duena konparatzen uzten era homogeneo batean urte bateko zein besteko diru-bilketa. Aldiz, errekargu, zigor eta berandutzako diru-sarrerak 11,8 milioi eurokoak izan dira, % 5,11 gutxiago.

Kontzeptu guztiak batuta, zergei buruzko diru-bilketa likidoaren saldoa, guztira, 1.740.262.561 eurokoa izan da abuztuaren 31n, 2011n baino % 6,15 gutxiago; duela urtebete1.854.225.557 euroko saldoa zegoen, beraz, 113,9 milioi euroko diferentzia dago.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea-k baloratu duenez, diru-bilketako datuen bilakaerak aurtengorako aurreikusita zegoen diru-sarrerak jaisteko joera berresten du, eta abuztuko datuek (urteko behin betiko diru-bilketaren aurreikuspen egokiago bat eskaintzen dute) aurreikusten dute jaitsiera hori % 7koa izan daitekeela. "Kontuan hartu behar dena da urteko azken hiruhilekoan zalantza ekonomiko garrantzitsuen aurrean izango garela, eta gure diru-sarrerak gehiago jaistea ekar dezakeela", aipatu du.

Gainera, lehendakariordeak adierazi duenez, "bizi dugun une zail honek ahalegin bat egitea eskatzen digu, aurrekontuarekin zuhurrak izatea eta urtean zehar hartu diren neurriei eustea, diru-sarrerak jaitsiko zirela egindako aurreikuspenen arabera egindakoak, urtea defizitaren helburua bete ahal izateko xedearekin".

Azkenik, Goicoecheak gogora ekarri du defizitaren helburua betetzeko beste aldagai batzuk daudela, diru-bilketa likidoaz gain.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2012ko abuztuko diru-sarrerak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa