(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 109.171 euroko diru-laguntza emango du toki-erakundeen euskara sustatzeko programetarako

ostirala, 2012.eko irailak 7


Larunbat honetan, irailak 8, hilabeteko epea irekiko da eskaerak aurkezteko


Nafarroako Gobernuak 109.171 euroko diru-laguntza emango du 2012. urtean zehar toki-erakundeek garatu duten euskara sustatzeko programetarako. Horretarako, larunbat honetan, irailak 8, hilabeteko epea zabalduko da udalerriek eskaerak aurkez ditzaten.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak (NAO) gaur argitaratutako 5E/2012 Ebazpenean jasotzen denez, diruz lagunduko dira: toki-erakundeen zerbitzura dauden langileen prestakuntzako prozesuak; kultur jarduerak eta hizkuntzaren erabilera sustatuko duten beste zenbait ekintza.

Zehazki, toki-erakundeek jardueraren urteko programa bat aurkeztu beharko dute, eta bertan agertu beharko dira: Administrazioaren hizkuntza kalitatea eta komunikazio-kalitatea hobetzeko ekintzak, hizkuntzaren inguruko zalantzak argitzea, euskarazko ikastaroak ematea eta euskaraz ematea, kultur jarduerak programatzea euskaraz, hizkuntzaren erabilera sustatzea udalerriko esparru sozial eta ekonomikoan, herritarren artean sentsibilizazioko material eta edukiak zabaltzea, edota udalerriko toponimia nahiz ahozko ondarea ikertu eta zabaltzea.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 30/1992 Legean adierazitako beste edozein bulegotan edo, era telematikoan, Foru Administrazioko Erregistro Elektronikoan eta Euskarabideara igorri beharko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa