(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sarrigurengo (Egues) Haur-Gazteen Osasun Mentaleko Zentroa patologia larririk ez duten Iruñeko, Iruñerriko eta Tafallako 16 urtez azpiko adin txikikoei arreta ematen hasi zaie
asteartea, 2012.eko irailak 11


Iragan irailaren 3tik Lehen Mailako Arretatik datozen paziente berriak tratatzen ditu, eta azaroa eta martxoa bitarte osasun mental orokorreko zentroetan arreta jasotakoak gehituko dira


Nafarroako Gobernuaren mende dagoen Sarrigurengo (Eguesko ibarra) Haur-Gazteen Osasun Mentalaren Zentroak (OMZ HG) arreta ematen die, iragan irailaren 3tik Iruñean, Iruñerrian eta Tafallan (biztanleriaren % 80) bizi diren desoreka psikopatologiko larririk gabeko lehen haur nahiz 16 urte arteko nerabeei; haiek guztiak pediatriako eta Lehen Mailako Arretako medikuntzako langileek zuzenean bidalitakoak dira.

Azarotik 2013ko martxoa bitarte pazienteak pixkanaka desbideratzeko prozesua burutuko da. Paziente horiek, gaur egun, Iruñerrian eta Tafallan dauden Osasun Mentaleko zortzi zentro (OMZ) orokorretan tratatzen dira, eta espazio horiek helduak bakarrik tratatzen hasiko dira.

2011ko udan inauguratutako OMZ HG zentroa honako hauek bisitatu dute gaur: Osasuneko kontseilaria Marta Verarekin batera, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari-gerente Ángel Sanz-ek; Osasun Mentaleko zuzendari Víctor Peralta-k; Arreta Komunitarioko eta Osasun Mentaleko Arloko Zerbitzuko zuzendari Adriana Goñi-k; eta zentroko zuzendari Clara Madoz-ek. Zentro horretan orain arte desoreka larriak eta ez hain larriak zituzten biztanle-talde horretako pazienteei arreta ematen zitzaien.

Iruñea eta Tafalla inguruko haur-gazteen arreta guztia zentro bakar batean zentralizatzea adin-talde horretarako laguntza-zirkuituen berrantolaketaren lehen fasea da; berrantolaketa horrek erraztuko du, Lehen Mailako Arretako desbideratze zuzena egitea 16 urtetik beherakoak tratatuko dituzten Nafarroako hiru zentro bakarretara: Sarrigurengo OMZ HG eta Lizarra nahiz Tuterako osasun mentaleko zentroetara.

Sarriguren-ek erreferentzia gune izaten segitzen du buruko desoreka larrien tratamendurako; izan ere, Tutera eta Lizarrako aldeek zuzenean baliatu ahalko dituzte zerbitzu hori nahiz espezializatuagoak diren sektorez haraindiko beste bi unitate ere: Haur-Gazteen Eguneko Ospitalea eta Haur-Gazteen Ospitaleratze Psikiatrikoko Unitatea, Nafarroako Ospitale Gunean daudenak.

2014. urtean zehar, bigarren fasea garatuko da. Bigarren fase horretan Lizarra eta Tuterako zentroetako giza baliabideak eta azpiegiturak egokituko dira. Azkenik, aurreikusita dago 2016an OMZ HG Txantrean kokatuko dela, programa anbulatorioak eta eguneko ospitaleko programak integratuko dituen eraikin berri batera.

Haur-gazteen arretako berrikuntza hori 2012-2016ko Osasun Mentalaren Plan Estrategikoan jasota dago. Bertan haurren eta helduen arretaren arteko bereizketa (bata espazioen erabileran ere) eta arretaren espezializazioa jasotzen dira biztanleen osasun mentala hobetzeko estrategia gisa arretaren kalitatea handitzen baita eta zenbait alderditan azpimarratzen dira: osasun mentalaren sustapenean, buruko desoreken prebentzioan eta haien ezintasunean eta kaltetutako pertsonen laguntzaren normalizazioan.

Baliabideen igoera

OMZ HG goizeko 08:00etatik arratsaldeko 08:00ak arte zabalik dago. Pediatriako eta Lehen Mailako Arretako medikuntzako langileek bi kontsulta-mota eskatu ahal izango dute: psikiatria eta psikologia klinikoa. Hirugarren kontsulta-mota bat ere bada, laguntza-erizaintzakoa. Hitzorduak lehen kontsultakoa, ohikoa eta lehentasunezkoa izan ahalko du

Laguntzaren antolaketa lehen kontsulten balorazio-talde baten bidez egiten da (alta-txostenak egiten ditu, Lehen Mailako Arretan haren jarraipena egiteko gomendioak eginez, edo Sarriguren-en jarraipena egiteko txostenak) eta jarraipen nahiz tratamenduko beste baten bidez

Berrantolaketari aurre egiteko, lan-taldean psikiatra 1, 4 psikologo kliniko, 2 erizain eta administrari laguntzaile 1 sartu dira. Horiekin guztiekin, OMZ HG zentroaren lan-taldea, guztira, 7 psikiatraz, 9 psikologo klinikoz, 3 erizainez, gizarte-langile batez eta 3 administrari laguntzailez osatuta geratu da.

Arreta 16 urte arte emango da, adin hori barne. Kasuak jarraipen terapeutikoa behar badu, erreferentziazko bere Osasun Mentaleko Zentrora bidaliko da, eta haren familia-medikuari ere jakinaraziko zaio.

Harik eta berrantolaketaren bigarren fasea hasten den arte, Lizarra eta Tuterako aldeek haur-gazteen eskaerari etengabe erantzuten jarraituko dute egun egiten duenaren antzera. Nafarroako Osasun Zerbitzuak haur-programako arduradun bat izendatuko du zentro bakoitzean, eta hark koordinazio-lana egingo du OMZ HG zentroarekin eta laguntza-programetarako nahiz jarduera zehatzetarako sarrera erraztuko du.

Hiru laguntza-maila gaur egun

Gaur egun, haur-gazteen osasun mentaleko laguntza anbulatorioa hiru mailatan egiten da: Lehen Mailako Arretan/Pediatrian, OMZ orokorretan eta OMZ HG zentroan. Paziente guztiak Lehen Mailako Arretatik OMZ orokorretara bidaltzen dira eta kasu larrienak bakarrik bidaltzen dira zentro horietatik OMZ HG zentrora. Beraz, desoreka hain larriak ez direnei OMZ orokorretan ematen zaie arreta eta larrienei, aldiz, OMZ HG zentroan.

Nafarroako Osasun Mentalaren Sarea 1986an abiatu zenetik, Haur-Gazteen Osasun Mentalaren (HGOM) arreta OMZen barnean eman izan da, eta Nafarroaren osasun-zonaldearen arabera funtzionatu du, Osasun Mentaleko hamar sektoretan bildutako Lehen Mailako Arretaren gune funtsezkoetan oinarritzen dena. Iruñeko aldeak zortzi OMZ ditu, Lizarrak bakarra eta Tuterak beste bat.

Gainera, sareak 13 pertsonarentzako Haur-Gazteen Eguneko Ospitale bat (HGEO) du 2009. urtetik, eta 2005etik aurrera, Haur-Gazteen Ospitaleratzeko Psikiatrikoko Unitate bat (HGOPU) Nafarroako Ospitale Gunean, lau oherekin, bi baliabideak Haur-Gazteen Desoreka Mental Larrialdietarako.

Haur-gazteen laguntza-eskaeraren igoera

Nafarroako Osasun Zerbitzuak haur-gazteen laguntza-eskaeraren etengabeko igoera hauteman du. 2000. urtetik ia bikoiztu egin da, % 7tik eskaera guztiaren % 13,5era pasatuz. Izan ere, 2000. urtetik bikoiztu egin da, % 7tik eskaera guztiaren % 13,5era pasatuz (2.815 arte, eta horri OMZ HG zentroan tratatutako beste 1.967 paziente gehitu behar zaizkio). Diagnostiko ohikoenak jokabidearen desorekak (% 24) eta antsietatekoak dira (% 7,9). Lagundutako prebalentzia haur-gazte biztanleria osoaren % 4 da, adin-talde guztietarako % 3ko batez besteko prebalentziaren aurrean.

Erabiltzaile eta profesionalen aldetik ere (osasun mentalekoen nahiz lehen-mailako arretakoen artean) gero eta eskaera handiagoa dago haur-gazteen laguntza espezializaziora bidera dadin eta helduenarekin bereiz dadin.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa