(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdia egin du goi-mailako irakaskuntza artistikoko ikasleek nazioartean ikas dezaten asteartea, 2012.eko irailak 11


Eskaerak aurkezteko epea asteazken honetan zabalduko da, irailak 12


Nafarroako Gobernuak 3.024 euroko laguntzak deitu ditu goi-mailako irakaskuntza artistikoko ikasleak nazioartean ikas dezaten 2012-2013 ikasturte honetan.

Laguntza osagarriak dira, eta Espainiako irakaskuntza artistikoko goi-mailako zentroek sustatuta nazioartean ikasteko programetan parte hartzen duten ikasleentzat da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak(NAO) gaur argitaratutako 553/2012 Ebazpenak jasotzen duenez, gehienez ere 120 euro emango dira behar bezala justifikatuta dagoen egonaldiaren hilabete bakoitzeko, gutxienez hiru hilabeteko egonaldia eta gehienezko bederatzikoa izanik.

Eskaerak aurkezteko epea asteazken honetan, irailak 12, zabalduko da eta 30 egun naturalez zabalik izango da. Inprimakiak Nafarroako Gobernuaren erregistro ezberdinetan aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean (38.4 artikulua) adierazitako edozein bulegotan.

Eskatzaileek Espainiako goi-mailako irakaskuntza artistikoko zentro batean matrikulatuta izan beharko dute, goi-irakaskuntzako zentroen artean nazioartean ikasteko programa batean parte-hartzea eta laguntza hori aurreko deialdietan jaso ez izana. Gainera, Nafarroakoak izan beharko dira, Foru Komunitatean gutxienez eskaera-aurretik bi urtez erroldatuta izan beharko dute edo Nafarroan bi urtez bizitzen izan direla egiaztatu; kasu horretan, egiaztatu beharko dute ere Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan matrikulatuta daudela.

Egonaldia amaituta, onuradunek behar bezala betetako dokumentu bat aurkeztu beharko dute eta helmugako zentroak zigilatuta. Hori egin ezean, laguntzaren zenbatekoa osorik itzuli beharko dute.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa