(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Parlamentuari igorri dio datozen hiru urteotako aparteko ordainsariak urtarrilaren eta uztailaren 3ra aurreratzeko proposatzen duen Foru Legearen proiektua asteazkena, 2012.eko irailak 12


Gobernuak ekimena onetsi du Negoziazioko Mahai Orokorraren eta Toki Erregimeneko Foru Batzordearen txostenak jaso ondoren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen proiektua onetsi du gaurko bilkuran. Haren arabera, enplegatu publikoen datozen hiru urteotako aparteko ordainsariak urtarrilaren eta uztailaren 3ra aurreratzeko proposatzen du. Datozen egunotan Parlamentura eztabaidatzeko igorriko den azken testua ez da funtsean Gobernuak iragan asteazkenean ezagutu zuen aurreproiektutik aldentzen, eta egun horretan bertan prentsaurrekoan azaldu zuena Lehendakaritzako, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek.

Nafarroako jauregiaren fatxada, Foruei egindako monumentua lehen planoan dagoela.

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen proiektua onetsi du gaurko bilkuran. Haren arabera, enplegatu publikoen datozen hiru urteotako aparteko ordainsariak urtarrilaren eta uztailaren 3ra aurreratzeko proposatzen du. Datozen egunotan Parlamentura eztabaidatzeko igorriko den azken testua ez da funtsean Gobernuak iragan asteazkenean ezagutu zuen aurreproiektutik aldentzen, eta egun horretan bertan prentsaurrekoan azaldu zuena Lehendakaritzako, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek.

Laburbilduz, proposamenak iragan uztailean Espainiako Gobernuak dekretatu zuen 2012ko Eguberrietako aparteko ordainsaria kentzeko erabakia betetzen du aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko, arlo ekonomikoan Estatuak dituen eskumenen egikaritzean emandakoa eta nahitaez betearazteko neurri bat dela argitzen duen doktrina instituzional batekin.

Bestalde, eta Foru Komunitateko eskumen historikoen arabera, Foru Legearen proiektuak datozen urteetarako aurreikuspenak jasotzen ditu langileen ordainketa-sistemari buruz, ordainketa horrek kentzeak 25.000 enplegatu publiko baino gehiagoko familia-ekonomiarako nahiz eskualde guztiko ekonomiarako izango dituen ondorioak murrizte aldera; kontsumoan 50 milioi euro inguruko eragina izango zuen, Foru Gobernuak egindako kalkuluen arabera.

Lehenbailehen indarrean sar dadin, Gobernuak Parlamentuaren Mahaiari eskatu dio lege-proiektu hori premiazko prozeduran izapidetu dezala eta irakurketa bakarrean, Toki Erregimeneko Foru Batzordeak aldeko txostena egin duela eta funtzionarioen nahiz estatutuko langileen Negoziazioko Mahai Orokorrari igorri zaiola, eta baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan-hitzarmenaren batzordeari ere.

Baita goi-karguak, ordainsariak, NUP eta sozietate publikoak ere

Foru-proiektua arrazoien azalpen batek, bi artikuluk, hiru xedapen gehigarrik eta bi azken xedapenek osatzen dute. Proiektuaren 1. artikuluan 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzea jasotzen da Nafarroako sektore publikoko langile guztientzat. Alde horretatik, neurriak Nafarroako administrazio publikoetako langileei eragiten die, bertako funtzionarioen edo laneko erregimen juridikoa kontuan hartu gabe, bai eta haien zerbitzura dauden goi-karguei nahiz gainerako behin-behineko langileei ere, ordainsariren bat jasotzen ari direnak barne; gainera, eragiten die ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei eta sozietateen zein fundazio publikoen zerbitzura dauden langileei, bertako zuzendaritzako kideak barne.

Errege Dekretu Legegilean jasotako aurreikuspen-sorta bat ere jasotzen da, esaterako: alde batetik, neurria langileei nola aplikatu, kontuan hartuz langileen ordainketa-erregimenean ez dela jasotzen aparteko ordainsariak eskuratzea (hamalaurena murriztuko da); bestetik, ordainsarietan lanbide arteko gutxieneko soldata 1,5 aldiz jasotzen ez duten langileak kanpoan uztea.

2. artikuluan eta 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzeak Nafarroako sektore publikoko langileentzat dakartzan ondorioak arintzeko asmoz, honako hau ezartzen da: Administrazioek eta erakunde publikoek urtarrileko eta uztaileko lehen egunetan aurreratu ahal izango dute haien mende dauden langileen aparteko ordainsarien ordainketa, baldin eta erakundearen egoera ekonomikoak eta aurrekontu-egoerak horretarako aukera ematen badu.

Aurrerakinak eragingo die, gutxienez sei hilabeteko kontratua izatea aurreikusten den langile finko eta aldi baterako langileei (aurreikusitako iraupena txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala aurreratuko da).

Aparteko ordainsaria aurrez ordaindu ondoren, zerbitzu-harremana amaitzen den hipotesian, dagokion likidazioa egingo da eta gehiegi jasotako zenbatekoa itzuliko da.

Akordio kolektiboak etetea

Xedapen gehigarrietan jasotzen da, Nafarroako sektore publikoko zerbitzura dauden langileen enplegu-baldintzei buruz izenpetutako akordio eta hitzarmen kolektiboen etete partziala, eta Nafarroako Justizia Administrazioko langileentzat; azken horien gainean Foru Gobernuak ez du eskumenik ordainketa-sistema aldatzeko, 2013an soldata-aurrerakinen sistema bat hartzeko erabakia langile horientzat izaera orokorrekoa den neurritik sortutako antzeko ondorio bat lortzeko xedez.

Halaber, proiektuak jasotzen du Errege Dekretu Legegilearen xedapena oinarrizkoa dela. Hark ezartzen du aparteko ordainsaria kentzearen ondoriozko kopuruak hurrengo ekitaldietan pentsio-planetan ekarpenak egiteko edo aseguru kolektiboaren kontratuak egiteko erabiliko direla, erretiroaren arriskuaren estaldura barne hartzen dutenak. Egoera hori estatu-mailan gertatzen denean, dagozkion ekimenak hartuko dira Nafarroako Administrazioetan eta sektore publikoko erakundeetan ere aplika daitezen, baldintza berberetan edo antzeko neurri baten bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa