(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Andrea Barnó eskubaloilaria hartu du Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren asteazkena, 2012.eko irailak 12


Kirolari nafarrak brontzeko domina erdietsi du Espainiako emakumezkoen eskubaloi-taldearekin


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, Andrea Barnó eta Prudencio Indurain-ekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina-k Andrea Barnó jokalaria hartu du gaur Nafarroako jauregiko bulego ofizialean 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren. Joko Olinpiko horietan brontzeko domina erdietsi du Espainiako emakumezkoen eskubaloi-taldearekin.

Kirolari nafarra harreran izan da Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Prudencio Induráin-ekin batera.

Jokalaria Espainiako selekzioan ohiko jokalaria da, eta talde horrekin hirugarren postua eskuratu du 2011ko Munduko Txapelketan eta laugarrena 2010eko Mundialean. Gainera, 2010eko Europako Txapelketan parte hartu du (selekzioa hamaikagarren sailkatu zen), eta baita 2009ko Mundialean (laugarren ) eta 2008ko Europako Txapelketan ere (bigarren).

Andrea Barnó-k 2003/2004 denboraldian debutatu zuen Ohorezko Ligan (ABF Liga) Itxako Kirol Elkartearekin. Talde horrekin, beste titulu batzuen artean, 2011/2012ko Superkopa lortu du; eta Ohorezko Mailako, Erregina Kopako eta Superkopako txapeldun izan da 2009-2010 eta 2010-2011 denboraldietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa