(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CIBeko ikertzaileek gizakiaren usaimen-erraboilaren mapa proteomikoko zati bat identifikatu dute
osteguna, 2012.eko irailak 13


‘Journal of Proteomics’-en argitaratutako lanak bide berriak zabaltzen ditu garun-egitura horretan neuroendekapenezko gaixotasunengatik aldatzen diren proteinak identifikatzeko


Bi ikertzaileak.

Ezkerretik eskuinera, CIBeko ikertzaile Enrique Santamaría eta Joaquín Fernández-Irigoyen. ( irudia handitu )

Nafarroako Ikerketa Biomedikoko Zentroko (CIB) ikertzaile Enrique Santamaría-k eta Joaquín Fernández-Irigoyenek gizakiaren usaimen-erraboilaren mapa proteomikokoko zati bat identifikatu dute, usaimenaren informazioa prozesatzen duen garun-egitura.

Alde horren lehenengo hurbiltze molekularra da eta oinarriak jartzen ditu neuroendekapenezko gaixotasunetan (Alzheimer edo Parkinson gaitzak, esaterako) aldatzen diren proteinak identifikatu ahal izateko, jada Nafarroako Gobernuaren mende dagoen CIBen abian den proiektua. Ikerketa ‘Journal of Proteomics’ aldizkarian argitaratu da; aldizkari hori arlo horretan puntakoa da eta Europako Proteomikako Elkartearena da.

CIBeko Proteomika Unitateko doktore Santamaría eta Fernández-Irigoyen-ek gizakiaren usaimen-erraboilan dauden 1.500 proteinatik gora identifikatu dituzte, haien % 40 orain arte deskribatu gabekoak garunean dauden proteinak bereizarazteko bideratutako nazioarteko partzuergoak (Human Brain Proteome Project).

Usain-disfuntzioa

Usaimen-erreboila garunaren egitura konplexua da, eta bertan usaimenaren informazioa prozesatzen da. Azken urteotan, ikusi da neuroendekapenezko gaixotasunak (Alzheimer edo Parkinson gaitzak, besteak beste) dituzten pazienteek usain-disfuntzioa dutela gaixotasunaren lehen sintometako bat bezala.

Batutako datuak ikusita eta bereizarazte molekularrak egin arren esperimentuetako animalietan (arratoia, sagua, zebra-arraina, 200 bat proteina identifikatuz), zientziak gizakiaren usaimen-erraboilan bereizarazte molekularra izatea behar zuen haren proteina-konposaketa identifikatzeko eta, hala, usain-sistemaren oinarri molekularrak ulertzeko nahiz bertan gertatzen diren desoreken etiologia ulertzeko.

Horrenbestez, ikerketa oinarritu da konposaketa molekularraren bereizaraztean Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ehun Neurologikoen Bankutik hartutako usaimen-erraboilaren lagin biologikoen proteina-mailan. Horretarako, goi-errendimenduko teknika proteomikoak erabili dira (peptidoak eta proteinak bereiziz eta masen espektrometriaz egindako azterketa); teknika horiek proteina asko identifikatzen laguntzen dute, bai eta tresna bioinformatikoak ere.

Azterketak garun-egitura horretan zegoen ezagutza molekularra askogatik gainditu du (1.500 proteinatik gora identifikatuta). Proteina horiek parte hartzen duten kokagunea eta prozesu zelularra ezagutzen uzten duten azterketa funtzionalen bitartez, ikusi da haien zati batek jarduera fosfatasa, hidrolasa eta molekulekiko lotura azaltzen dituztela ADN eta ARN bezala.

Gainera, tresna bioinformatikoak erabiliz, CINeko ikertzaileek hauteman dute proteina horien zati bat honako funzio hauetan inplikatuta daudela bereziki: orientazio axonikoan, plastikotasun sinaptikoan eta neurotransmisoreen hartzaileei egindako loturan.

CIBeko Proteomika Unitateak jada abian jarri du neuroendekapenezko gaixotasunetan usaimen-erraboilan aldatzen diren proteinak identifikatzea ekarriko duen ikerketa. Horretarako, berriz ere Ehun Neurologikoen Bankura joko du; han daude era horretako laginak gordeta eta bereizarazita dohaintzen bitartez iritsitakoak; "oinarrizko alderdia dena I+G proiektuen mota horren arrakastan", Santamaría eta Fernández-Irigoyen medikuek azpimarratu dutenez.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa