(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 400.000 euro inguru eman dizkie turismoko 31 ETEri establezimenduak hobetzeko eta berritzeko ostirala, 2012.eko irailak 14


Laguntzen % 20 kalitatezko inbertsioetarako banatu da eta % 80 obretarako


Turismoko ostatua

Turismoko ostatua.

Nafarroako Gobernuak 398.744 euroko laguntzak eman dizkie Foru Komunitateko turismoko enpresa txiki eta ertainentzat. Diru-laguntzak dira, araututa eta behar bezala Nafarroako Turismo Erregistroan erregistratuta dauden turismoko establezimenduak hobetu eta berritzeko inbertsioak sustatzeko.

Deialdiak diruz laguntzen du, alde batetik, establezimenduen berrikuntza eta mantentze-lana, eta bestetik, altzarietan nahiz ekipamenduan egindako inbertsioa. Deialdi horretan jaso dira, egindako hobetze eta berrikuntzetarako egindako inbertsioko proiektuak eta 2011ko azaroaren 16tik 2012ko azaroaren 15a bitarte fakturatutakoak.

% 60ko laguntza bat itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat da, kalitatezko Q zigilua lortzeko edo hari eusteko egindako berrikuntzetarako, 24.000 euroko mugarekin; % 50eko bestea, berriz, araututa eta behar bezala Nafarroako Turismo Erregistroan erregistratuta dauden turismoko establezimenduak berritzeko, 20.000 euroko mugarekin. Aurkeztutako proiektuetan gutxienez 4.000 euroko inbertsioa egin behar izan da eta ezin dute aurrekontuaren 40.000 euroak gainditu, hori guztia BEZ kanpo.

Ekintza-mota horien bidez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak Nafarroako turismoaren irudi orokorra hobetzen lagundu nahi du, enpresa-sektorearen laguntzarekin.

Foru Komunitateko 31 ETE

Turismoko kalitatean egindako inbertsioen laguntzetan bost ETEk jaso dute laguntza, guztira 79.748 euro. Honako hauek dira: Oskotz-eko Etxeberria landetxea; Izkueko Loretxea I eta II landetxeak; Lesakako Atxaspi hotela; Mendebaldea apartamentuak eta Iruñeko Avenida hotela.

Bestalde, 26 ETEk jaso dute laguntza araututako turismo-establezimenduen inbertsioetan, guztira 318.995 euro

Laguntzak jasoko dituzten hotelen artean honako hauek daude: Ultzamako Venta, Burgeteko Loizu, Iruñeko Europa eta Orkoiengo Andia.

Bestalde, diru-laguntza jaso duten ostatuak honako hauek dira: Urdazubiko Irigoienea landa-ostatua, Jaurrietako Sario Etxea ostatua, Oronozko Salazar ostatua, Murillo el Frutoko Txapi-Txuri landa-ostatua eta Olabeko Lorentxo ostatua.

Laguntzak jasoko dituzten Nafarroako landetxeak dira: Lizasoko Xochicalli; Zigako Zigako Extezuria; Azpilikuetako Labakia eta Labakizarra; Espinaleko Goizeder I eta II, Arruitzko Mikelena, Otxagabiako Graciano, Galbarrako Landa, Burgeteko Pedroarena eta Abartzuzako Don Roque I.

Halaber, Otxagabiako Osate kanpinak eta Lerateko Aritzaleku kanpinak ere laguntza jaso dute, bai eta Erratzuko Kastonea I eta II apartamentuek eta Arantzako Aterpea eta Bertizko aterpetxeek ere.

Laguntzak jasoko dituzten jatetxeen artean, Noaingo Zulueta eta Iruñeko Alhambra eta Sarasate daude.

Deialdi honen onuradunek inbertsioaren frogagiria 2012ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa