(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako errepide-sarea eta bere mapa ofiziala eguneratu ditu

ostirala, 2012.eko irailak 14


Internet-etik doan kontsulta eta deskarga daitezke


A-12 Bidearen Autobia

Nafarroako Gobernuak Nafarroako errepide-katalogoa, ibilbideen inbentarioa eta mapa ofiziala eguneratu ditu. Haien arabera, Foru Komunitatearen sareak 3.828,84 kilometro ditu 2012an; haietatik 409,03 bolumen handiko bideak dira eta 3.419,81 ohiko bideak. Dokumentu horiek Sustapen Departamentuko kartografia-dendan edo haren webgunean eskura daitezke.

2012ko katalogoak aurkezten dituen berrikuntza aipagarrienak dira, Pirinioko Autobidea (A-21) eta Irurita-Elizondo, Mendabia, Lodosa, Milagro eta Valtierra-Arguedasko saihesbideak barnean sartu direla. Gainera, berraztertu eta eguneratu dira toki-erakundeen herri barruko bide gisa bakarrik funtzionatzen duten errepideak, zerbitzua duten edo zerbitzurik gabeko trenbideetan sartzeko soilik balio dutenak, eta tokiko bideak, katalogoan badaude ere, ez dutenak osatzen komunikazioen sare kapilarra eta ez dutenak balio herrigunera iristeko eta ezta lotura egiteko ere Foru Komunitatekoak edo haren alboko lurraldetakoak baino maila handiagoko errepideen artean.

Ibilbideen inbentarioari dagokionez, berraztertu da, alde batetik, 2012ko katalogoaren aldaketei egokitzeko, eta bestetik, bide-zatiak kentzeko, non aurrez zati horien lagapen formala egin zaien kaltetutako tokiko erakunde guztiei.

Kontsultak eta deskargak

Errepideen mapa gero eta gehiago kontsultatzen den produktua da. Adibidez, guztira 969 pertsonak deskargatu dute Internet bidez 2012an; 2011n, berriz, 621 izan ziren.

Obra Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren webgunean, erabiltzaileak mapa osorik kontsulta eta deskarga dezake pdf-n eta udalerrika (1:200.000 eskalan), bai eta errepideen katalogoa kontsultatu ere. Gainera, deskargatzeko aukera dago Google Earth bidez ikusarazteko.

Bestalde, kartografia-dendaren webgunean doan eskura daiteke pdf formatuan eta baita SIG (informazio geografikoaren sistema), shape (ArcGis) eta mdb (Geomedia) formatuetan ere. Haren grabazioa eska daiteke ere CD euskarrian, 10 euroren truke.

Errepideen 3.828 kilometro Nafarroan

2012ko katalogoko datuen arabera, guztira errepideen 3.828,84 kilometroa daude Nafarroan, eta haietatik 409,03 bolumen handiko bideei dagokie (111,95 autobideak, 220,71 autobiak, 25,60 bitan banatutako bideak eta 50,77 prestazio handiko errepideak). Gainerako 3.419,81 ohiko bideei dagokie (232,34 interes orokorreko errepideak, 1.021,04 Foru Komunitateko intereseko errepideak eta 2.166,43 tokiko errepideak).

Bestalde, zeharbideen kilometro-kopurua, errepideen zenbaketan hartutakoak (zeharbideak hirigunetik doazen errepide-zatiak dira), 236,55koa da (16,15 interes orokorreko sarean, 60,06 Foru Komunitateko intereseko sarean eta 160,44 tokiko sareari dagokio).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa