(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Perura bidaiatu du, hango San Ignacio Loyola Unibertsitateak honoris causa doktorea izendatuko duela eta astelehena, 2012.eko irailak 17


Okasio hori baliatuko du unibertsitate horrekin lankidetza-esparruko hitzarmen bat izenpetzeko


Barcina Lehendakaria

Barcina Lehendakaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Perura bidaiatu du San Ignacio Loyola Unibertsitateak honoris causa doktore izendatuko duela eta. CaixaBank-en Isidro Fainé lehendakariari ohorezko titulu bera ere emango dioten ekitaldia astelehen honetan, 19:00etan (Peruko ordutegian) egingo da unibertsitateak Liman duen campus-ean.

Maila akademiko gorenena da eta, hala, unibertsitateak "haren bizi-ibilbide aipagarria"-ren aitorpena egin nahi du. Beste merezimenduen artean, azpimarratzen du Farmazian doktore dela Nafarroako Unibertsitatean eta, haren ibilbide politikoan "kargu publiko garrantzitsuak bete dituela haiek betetzen lehen emakumea izanik"; kargu horien artean daude, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako sailburua, Iruñeko alkate, Unión del Pueblo Navarroko (UPN) lehendakaria eta Nafarroako Lehendakaria.

Ekitaldiaren aurretik, Barcina Lehendakariak lan-bilera bat izango du unibertsitateko lehendakari-fundatzaile Raúl Diez Canseco-rekin, Edward Roekaert errektorearekin eta unibertsitateko beste zenbait agintarirekin. Bilera horretan hitzarmen bat izenpetuko dela aurreikusita dago Nafarroako Gobernuaren eta San Ignacio de Loyola Unibertsitatearen artean etorkizunean elkarlana sustatzeko.

Ondoren, ohorezko bazkaria izango da eta arratsaldean campus-a bisitatuko da, ekitaldia ospatu aurretik, eta bertako buru unibertsitateko lehendakari-fundatzaile Raúl Diez Canseco eta unibertsitateko errektore Edward Roekaert izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa