(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 120.000 euro jarri ditu 2012/2013 ikasturtean eskola-kiroleko programak diruz laguntzeko

astelehena, 2012.eko irailak 17


Ikastetxe interesdunek urriaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak


Nafarroako Gobernuak 120.000 euro jarriko ditu, 2012/2013 ikasturtean unibertsitarioak ez diren araututako ikastetxe publiko eta pribatuetan eskola-adinean egingo diren kirol-programak diruz laguntzeko.

Laguntza horiek Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute Grávalos-en foru-agindu batek arautzen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dena. Interesa duten ikastetxeek eskaerak urriaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuan.

Ekimen horrekin Nafarroako Gobernuak nahi du Foru Komunitateko ikasleek jolaserako eta dibertimenduzko jarduera fisikoak egin dezaten, alde batetik, ondorengo adinetan etengabeko kirol-jarduera dakarren ohitura sortuz, eta bestetik, sedentarismoa edo haur-obesitatea saihesteko ohitura sortuz.

Programa horiek ere gizarteratzea, osasuna eta hainbat balio sustatu beharko dituzte, esaterako: norberaren ahalegina, talde-lana, joko garbia, lankidetza eta genero-berdintasuna.

4.000 euro arte programa bakoitzeko

Diru-laguntzak eskola-adinean kirol-programak egiteagatik sortutako defizita ordaintzeko bideratuko dira. Ikastetxe bakoitzak 4.000 euro arteko diru-laguntza izango duen programa bakar bat aurkeztu ahal izango du,

Gutxienez bost hilabeteko iraupena izan beharko duen programa jarduera fisiko eta kirol-jardueraz osatuta izango da, dibertimenduzkoa eta jolaserako izaera duena, kirol-prestakuntza osatuko dutenak eta zerikusirik ez dutenak araututako lehiaketetan parte-hartzearekin eta jada finkatutako beste programekin. Halaber, beste jarduera osagarri batzuk ere garatu ahal izango dira, adibidez: elikadura, ohitura osasungarri, prestakuntza ekintzei eta bestelakoei buruzko hitzaldiak.

Laguntzen deialdiaren arabera, diruz lagundu daitezkeenak izango dira: gastu orokorrak eta antolaketakoak, langile-gastuak (koordinazioa, begiraleak eta besteak), prestakuntzakoak, joan-etorriak eta material suntsikorra.

Diru-laguntzaren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie hilabeteko gehieneko epean aurkezpen-epea amaitzen denetik. Jakinarazpen horretan helburuak, zenbatekoa eta ordaintzeko era azalduko dira.

Azkenik, eskola-adinean dauden kirol-programan parte hartzen duten ikastetxeek lehentasuna izango dute, Kirol Kontseilu Gorenak hala eskatuta, deitu daitezkeen eskola-kiroleko estatuko topaguneetan parte hartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa