(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Peruko San Ignacio de Loyola Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu du Nafarroako Lehendakaria asteartea, 2012.eko irailak 18


Bere “bizi-ibilbide aipagarria” aitortzen duen maila akademiko goreneko titulua eskertu du Barcinak


Barcina Lehendakaria Raúl Diez Canseco unibertsitateko lehendakari-fundatzailearekin, behin honoris kausa izendatu eta gero.

Barcina Lehendakaria Raúl Diez Canseco unibertsitateko lehendakari-fundatzailearekin, behin honoris kausa izendatu eta gero. ( irudia handitu )

Peruko San Ignacio de Loyola Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu du Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria astelehen honetan, irailak 17, Hegoamerikako herrialdean egin den ekitaldi batean. Zeremonia berean Isidro Fainé Caixabank-eko lehendakariak ere ohorezko titulu bera jaso du.

Agerraldia esker hitzekin hasi zuen Lehendakariak, bere “bizi-ibilbide aipagarria” aitortzen duen maila akademiko goreneko titulua eskertuz. Beste merezimenduen artean, unibertsitateak honako hauek aipatzen ditu: Farmazian doktore dela Nafarroako Unibertsitatean eta, bere ibilbide politikoan, “kargu publiko garrantzitsuak bete dituela haiek betetzen lehen emakumea izanik”, horien artean, Nafarroako Gobernuko kontseilariarena, Iruñako alkatearena, Unión del Pueblo Navarro (UPN)-ko lehendakariarena eta Nafarroako Lehendakariarena.

“Ohore handia da niretzat -jarraitu zuen- horrenbesteko garrantzia eta ospea duen erakunde akademiko batean integratzea eskuzabaltasunez eman didazuen titulu honi esker”.


Ohorezko mahaia

Ohorezko mahaia: Ramiro Salas Nazioarteko errektoreordea, Yolanda Barcina Lehendakaria, Raúl Diez Canseco unibertsitateko lehendakari-fundatzailea, Isidro Fainé Caixabank-eko lehendakaria, Henry Barclay Akademiako errektoreordea eta Augusto Sotomayor unibertsitateko idazkari nagusia. ( irudia handitu )

Lehendakariak ere ekintzailetasunaz hitz egin zuen, unibertsitatearen goiburu ofizialari erreferentzia eginez (“ekintzaileak trebatzen dituzten ekintzaileak”). Zentzu honetan esan zuen “geure gizarteak onera ekartzeko nahitaezkoa dela ekintzaileak trebatzea”, izan ere “egungo arazoak konpontzeko biderik onena da”. “Mundu aldakor batean bizi gara eta ezin dugu ‘beti honela egin da’ esan eta besoak gurutzatuta geratu. Arazo eta errealitate berriak ditugu eta eurentzat konponbide berriak aurkitu behar ditugu”, adierazi zuen. Eta egoera honetan defendatu zuen “administrazio publikoek ekintzaileen adorea aintzat hartu behar dutela eta eurei lagundu behar dietela euren ekimenak errentagarri eta iraunkor izateko”.

Honi lotuta, Nafarroan berrikuntzaren aldeko apustua egiten dela adierazi zuen. Beste datuen artean, honakoak gogora ekarri zituen: Foru Komunitateak bere BPGren %1,97 bideratzen duela berrikuntzara, Espainiako batazbestekoa %1,39koa denean, eta Nafarroak hiru unibertsitate eta 15 teknologia zentro dituela, zeintzuetan 700 ikerlarik egiten duten lan.

Harremanak sendotu

Bestalde, Lehendakaria Espainia eta Peruren arteko harremanak sendotzearen alde agertu zen “partekatzen ditugun lotura historiko eta kulturaletatik abiatuz, geure harreman sozial, ekonomiko eta enpresarialak sustatzeko”. “Espainiak eta Peruk asko dute irabazteke euren arteko harreman eta elkarlana sustatzen badute”.

Zentzu honetan, Yolanda Barcinak Nafarroako Gobernuaren eta San Ignacio de Loyola Unibertsitearen arteko hitzarmen bat sinatu zuen bi erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko bai energia berriztagarrietan, bai eta nekazaritzako industria, bioteknologia edo telekomunikazioak bezalako arloetan ere. Hitzarmenak ez dakar gasturik alde bientzako eta urtebeteko iraunaldia du sinaduraren egunetik kontatzen hasita.

Lehendakariak Perura egin duen bidaian, Yolanda Barcinak lan bilera izan du unibertsitateko agintari nagusiekin, horien artean, Raúl Diez Canseco lehendakari-fundatzailearekin eta Edward Roekaert errektorearekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa