(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 174 BOEren lehen esleipendunen zerrenda argitaratu du Atarrabian, Mutiloan, Erriberrin eta Murchanten asteartea, 2012.eko irailak 18


1.055 pertsonak eman dute izena erosteko eta 6.696k alokatzeko, eta zazpi etxebizitza hutsik daude Erriberriko sustapenean


Babes ofizialeko etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez, babes ofizialeko 174 etxebizitzaren hasierako esleipendunen zerrenda egin du erosteko erregimenean eta alokairuan erosteko aukerarekin, Atarrabia, Mutiloa, Erriberri eta Murchanteko udalerrietan, eta haien epea iragan irailaren 1ean ireki zen.

Zehazki, 157 BOE dira jabego-erregimenean, Mutiloan (115), Atarrabian (32) eta Erriberrin (10) banatuta, eta erosteko aukera duten alokairuko 17 BOE Murchanten. Etxebizitzak Proalder 101 SL, Eraikilea Promotora SL, La Roja 2008 SL, Promolite 21 SL eta Balki SL EPV/CSV Berrio Ochoa-k sustatu dituzte.

Esleipen-prozesu honetan 1.055 pertsonak eman dute izena erosketarako eta 6.696 pertsona alokairurako, eskaintzen diren 174 etxebizitza eskuratzeko aukera izan dutenak. 167 etxebizitza esleitu dira behin-behinekoz, eta Erriberriko sustapenari dagozkion 7 hutsik daude.

Hasierako esleipen horretatik 10 egun baliodunen aldi bat hasten da (irailaren 29a arte) Iruñeko Nasuvinsa bulegoetan (San Jorge etorbidea, 8, behea) edo Tuterako Bezeroentzako Arreta bulegoan. Haiek ezingo dute izan eskaera bakoitzaren izen-ematean jada baloratutako alderdiei buruz.

Alegazioak ebatzi bezain laster, behin-behineko esleipendunen zerrenda argitaratuko da. Orduan zabalduko da 10 egun balioduneko aldi berri bat, babestutako etxebizitza bat izateko gutxieneko baldintzak betetzen direla ziuratzen duen dokumentazioa aurkezteko, bai eta sartzeko baremo bakarra zuzen aplikatu dela jakiteko. Aldi horren ondoren, behin betiko esleipena egingo da.

Aipatutako dokumentazioa epearen barnean ematen ez bada, etxebizitzaren esleipendunak hari isilean uko-egiten diola iritziko da. Babestutako etxebizitzaren behin-behineko esleipen bati, gehienez ere, behin uko-egiten uzten da. Fase horretan bigarren etxebizitza bati uko-egiteak erroldatik urtebetez kanpoan izatea dakar.

Babestutako etxebizitza eskatzeko interesa duten pertsonek, eta oraindik erroldan izena eman ez dutenek, telematikoki egin dezakete www.vivienda.navarra.es webgunean, bertara joanda 012 telefonoaren bidez aurrez hitzordua eskatuz, edo Iruñeko (Roncesvalles etorbidea, 11) nahiz Tuterako (Foruen plaza, 5-6) Infonavarra bulegoetan. Aurretiazko hitzordu hori eskatzen dutenek Iruñeko Nasuvinsaren bulegoetan (San Jorge etorbidea, 8. behea) edo Tuterako Infonavarren bulegoan eman dezakete izena.
Azkenik, gogora ekarri behar da izena emateko prozesua etengabe zabalik dagoela eta ez duela iraungitze-datarik; beraz, herritarrek izena eman ahalko dute egokia iruditzen zaienean.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa