(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Europako Lankidetzaren Eguna ospatzen ari da kaleko artearen jarduerekin
asteazkena, 2012.eko irailak 19


2 metro luzeko eta 1 metro zabaleko domino-fitxen ilara bat jarriko da Iruñeko Gazteluko plazan, eta fitxa horiek artista nafarrek eta POCTEFA programak finantzatutako erakundeetako ordezkariek pintatuko dituzte


Sánchez de Muniáin lehendakariordea eta Fátima Baigorri, PLEaren stand-era egindako bisitan. ( irudia handitu )

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) gaur goizean Iruñean parte hartu du datorren irailaren 21ean egingo den Europako Lankidetzaren Eguna ospakizunean, irailaren 19tik 21era Iruñeko Gazteluko plazan egingo den kaleko artearen jarduerarekin.

Ekimen horretan domino erraldoi bat jarri da, 2 metroko altuerako eta metro bateko zabalerako 24 fitxekin, eta artista nafarrek eta POCTEFA programak (Mugaz Haraindiko Lurraldearen Zerbitzura dagoen Europako Programa) finantzatutako erakundeetako ordezkariek beraientzat Europako lankidetza zer den adierazi ahalko dute eta Europar Batasunak edizio honetarako hautatutako lemaren inguruan ere beren iritzia emango dute: "Compartiendo fronteras, creciendo juntos" ("Mugak partekatuz, elkarrezkin hazten").

Nafarroako Gobernuak egun PLEaren lehendakaritza duenez, bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek ekimen hori bisitatu du, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusi Fátima Baigorrirekin batera.

Jendeak prozesu hori ikus dezake gaur, asteazkena, 11.00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara eta ostegunean 17:00etatik 21:00etara. Ostiralean fitxak 09:00etatik 12:00etara izango dira ikusgai.

Jarduerari amaiera emateko, aurreikusita dago datorren ostiralean PLEko hiru herrialdeetako ordezkariak fitxei bultzada eman diezaietela, aurreko egunetan Gazteluko plazan sortzen joan direnak eta mugen desagertzea sinbolizatzen duen domino-efektua sortaraziz.

Estreinakoz egiten den ospakizun hori dela eta, tokiko 200 ekintzatik gora antolatu dira Europa guztian irailaren 17tik 23ra, era askotako ekintzekin: mugaz haraindiko lasterketak, haur-antzerkiak, naturan egindako eskaladak eta argazki-lehiaketak, besteak beste.


Sánchez de Muniáin lehendakariordea Nafarroan POCTEFA programak finantzatutako erakundeetako ordezkarien alboan. ( irudia handitu )

Europako Batzordearekin elkarlanean eta Eskualdeen Batzordearen nahiz Europako Parlamentuaren laguntzarekin INTERACT programak koordinatutako kanpaina horren helburua da, kontinenteko herrialde eta eskualdeen arteko lankidetzaren lorpenak ospatzea. Iragan mendeko 90ko hamarkadaren hasieratik, Europar Batasunak kofinantzatutako 20.000 proiektu baino gehiagok bertako hiritarren bizimodua hobetzen lagundu dute honako era honetan: lanpostuak sortuz, ingurumena babestuz, osasun-zerbitzuak hobetuz, garraioaren edo energiaren zerbitzuak hobetuz

Gaur egun, Europako Lurralde Lankidetzako 77 programa abian daude. Nafarroak 39 proiektutan parte hartzen du, eta haietatik 22tan da buru. POCTEFAren bitartez, Foru Komunitateak ia 18,5 milioi euro (18 494 000 €) jasotzen ditu FEDERen eskutik ondorengo proiektuekin: prestakuntzako lurralde-lankidetzakoak, ikerketakoak, garapen ekonomikokoak, turismo-garapenekoak, natur eta kultur ondarearen babes eta baloraziokoak, ingurumena babestekoak…

Kaleko artea

Aurreratu denez, Europako Lankidetzaren Egunaren ospakizuna dela eta antolatutako kaleko artearen jarduera Iruñeko Gazteluko plazan domino erraldoi bat jartzean datza, 2 metroko altuerako eta metro bateko zabalerako 24 piezekin, eta formatu handiko azalera gisa balioko dute hainbat herritar-taldek beren sormen-adierazpena azalera dezaten.

Hala, gaur asteazkena, irailak 19, 11:00etatik 13:30era, Nafarroan POCTEFAk finantzatutako proiektuen ordezkari batzuk nahi dituzten iritziak jarriko dituzte taulen gainean, honako hauek, esaterako: ENECO2 (eko-ekonomiaren sustatzailea eta ETEetan mugaz haraindiko dinamika baten sustatzailea), GURATRANS (Pirinioetako mendebaldean mugaz haraindiko ibaietan plan hidrologikoak bultzatzen ditu), TESS (ekonomia sozial eta solidarioren mugaz haraindiko sarea sustatzen du), Zirkuaren Pirinioak (espazio horretako zirku-sektorea pizteko), FORTIUS (Pirinioetako mendebaldeko turismo erakargarria areagotzeko Iruñea eta Baionako ondare gotortua balioan jarriz) eta YELMO (Eugi eta Bancako industria-ondarea balioan jartzeko, turismo-ibilbide bat sortuz).

Gaur arratsaldean, pintura-tailerra POCTEFAren Lazos-Liens-Loturak programaren barnean dagoen gazte-taldearen esku geratuko da (proiektu horren xedea da, batetik, gizarte-zailtasunak dituzten gazteentzako metodologia sozial eta hezitzaileak hobetzea, eta bestetik, mugaz haraindiko harremanetan sakontzea tresnak eta espazioak partekatzeko eta erantzun bateratuak sortzeko), nahiz eta zenbait artista nafarrek, Arte Gaztearen Topaketen azken edizioan saritutakoek eta graffiti-egileen talde batek esaterako, mugen arteko lankidetzaren beren ikuspegi partikularra islatuko duten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
POCTEFAren proiektuak.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa