(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ezintasun handiko enplegatuak kontratatzeko laguntzari eutsiko dio enplegu-zentro berezietan asteazkena, 2012.eko irailak 19


1,28 milioi euro jarriko du langile horien lan-kostuaren % 75 diruz laguntzeko, Espainiako gainerako lekuetan indarrean dagoen laguntzaren % 50aren aurrean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du 2012an irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei finantzatzen jarraitzea –hamaika guztira– ezintasun handiko langileen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75ri dagozkion lan-kostuak: 400 pertsona inguru garuneko paralisiarekin, buruko gaitzarekin edo adimen-urritasunarekin % 33ko edo handiagoko maila batean, edo ezintasun fisikoarekin edo zentzumen-ezintasunarekin % 65 edo gehiagoko mailarekin.

Tasubinsa

Noainen dagoen Tasubinsaren industria-garbitegi berria ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du 2012an irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei finantzatzen jarraitzea –hamaika guztira– ezintasun handiko langileen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75ri dagozkion lan-kostuak: 400 pertsona inguru garuneko paralisiarekin, buruko gaitzarekin edo adimen-urritasunarekin % 33ko edo handiagoko maila batean, edo ezintasun fisikoarekin edo zentzumen-ezintasunarekin % 65 edo gehiagoko mailarekin.

Gobernuak erabaki hori hartu du –1.279.700 euroko gastu gehigarria ekarriko duena– Estatuak pertsona horien LGSren % 75ean laguntza emateko beharra kendu ondoren, 2009an ezarri zuen moduan eta hurrengo urteetan luzatu zuen moduan. Era horretan, enplegu-zentro guztiek jaso behar dute lanaldi osoz eta Gizarte Segurantzan alta emandako ezintasuna duten beren langileen LGSren % 50, maila eta mota alde batera utziz, estatuko araudiak dioenaren arabera.

Nafarroa da laguntza osatzeko erabakia hartu duen autonomia erkidego bakarra, Europako Gizarte Funtsak % 50ean kofinantzatuko duena eta atzeraeraginezko ondorioak izango dituena (2012 guztiko LGSren % 75 estaliko du). Gobernuak onartu egin du, duten ezintasun-motagatik eta ezintasun-maila handiagatik enplegu-maila murriztuta geratzen zaien kolektiboen lanpostuei eusteko

Neurri horien zentro onuradunak izango dira: Tasubinsa, Aspace, Elkarkide, Nafarroako DYA, Adisco, Albernia, Amimet, Ferimax, Bidean fundazioa, Gupost eta Nasermo.

Enplegu-zentro berezientzako laguntzak

Guztira, Nafarroako Gobernuak 11,66 milioi euro jarriko ditu Foru Komunitatean dauden 17 enplegu-zentro berezientzat (irabazi-asmoa dutenak edo ez dutenak). Zentro horietan ezintasunen bat duten 1.300 pertsonak egiten dute lan. LGSaren % 25eko gehigarria ordaintzeko gaur onartutako 1,28 milioi euro horiei beste 5,4 milioi euro gehitu behar zaizkio, martxoan baimendu zirenak Estatuko araudiak ezarritako LGSren % 50a osorik finantzatzeko. Halaber, Foru Administrazioak enpresa-kuotaren % 100 ordaintzen dio Gizarte Segurantzari.

Gehigarri modura, Nafarroako Gobernuak irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro berezien edo laguntza-unitateen aurrekontua orekatzen laguntzen du (guztira, 1,3 milioi euro).

Gainera, aurten aurreikusten du 3,8 milioi euroko balioa duten kontratuak esleitzea –kontratu publiko guztien % 22,58a eta lizitazioko kopuru guztiaren % 3,29a– irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei (CEE) eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei (CIS). Era horretan, Kontratu Publikoen Foru Legearen 9. artikuluaren aplikazioan aurrera egiten da, Nafarroako administrazio publikoetako kontratuen % 6ko nahitaezko erreserba-portzentaje bat ezartzen duena mota horretako erakundeentzat, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak aurreratu zuenez Nafarroako Enplegu Zentro Berezien Elkarteak (ACEDMNA) antolatutako ekitaldi baten irekieran.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa