(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuak 18,8 milioi euro emango ditu 2013ko Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ubidearen lanen jarraipena bermatzeko asteazkena, 2012.eko irailak 19


Barcina Lehendakaria Ingurumeko Estatu idazkariarekin bildu da datorren aurrekontuan Nafarroako Ubidearen finantziazioa zehazteko


Barcina Lehendakaria eta Ingurumeneko Estatu idazkaria.

Barcina Lehendakaria eta Ingurumeneko Estatu idazkaria. ( irudia handitu )

Federico Ramos de Armas Ingurumeneko Estatu idazkariak Nafarroako Ubidearen lanen aurrerapen eta jarraipenarekin Gobernu zentralaren konpromisoa jakinerazi dio Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariari gaur goizean izan duten bileran. Horretarako, Estatuak 18,8 milioi euro emango ditu 2013ko Aurrekontu Orokorretan. Bilera, Barcina Lehendakariak eskatua, Madrilen burutu da, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren egoitzan.

Gogora ekarri behar da Nafarroako eta Estatuko ordezkariek joan zen uztailean Iruñan burutu zuten ubidearen jarraipen-batzordearen zortzigarren bilkuran ubidea bere osotasunean eraikitzeko konpromisoa berretsi zutela bi administrazioek eta hasiera batean erdietsitako hitzarmena aldatzea erabaki zutela lehenengo fasearen zabaltzea eta bigarrenaren diseinu eguneratua eransteko.

Horretarako, Canasa-ren kapitala 41,4 milioi eurotan handitzea aurreikusi zuten. Estatuak kopuruaren %60a jarri behar zuen eta Nafarroak %40a. Handitze hau datozen 4 urtetan egin behar da, 2014 eta 2017 artean.

Konpromiso hauek betetzeko asmoarekin, Uraren Zuzendaritza Nagusiak 18.833.000 euroko ekarpena aurreikusi du 2013ko aurrekontuetan. Kopuru hau Acuaebro Estatu Sozietatera transferituko da eta hemendik Canasa-ra 2014. urtean. Gainerakoa 2016 urtetik aurrera emango da.

Bestalde, urte amaiera baino lehen ubidearen hitzarmena aldatzea onetsi dute lehen fasearen zabaltzea eta bigarrenaren jarraipena eransteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa