(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3 milioi euro baino gehiago jarri dituen Ecocity Tutera proiektuaren itxiera-ekitaldian parte hartu du osteguna, 2012.eko irailak 20


Lurdesko auzoaren energia-berrikuntza integrala egin da eta etxebizitza nahiz eraikin dotazionalen eraikuntza Queilesko zonaldean


Ecocity-ren esku-hartzeko proiektua, Queiles Eraginkorra. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Ecocity Europako Proiektuaren itxiera-ekitaldian parte hartu du gaur Tuteran, eta bertan Erriberako hiriburuak parte hartu du Lourdes Renove eta Queiles Eraginkorra ekimenekin.

Energia-eraginkortasun parametroekin etxebizitza birgaitzeko eta eraikitzeko proiektuari (6.759.148 euroko kostua duena) Foru Gobernuak 3.047.093 euroko diru-laguntza eman dio.

Nafarroako Gobernuak emandako kopurua honako departamentu hauen bidez bideratu da: Sustapena (2.059.570 euro), Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegua (833.427 euro) eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa (514.096 euro), eta Lourdesko auzoko energiaren birgaitze integralerako eta Queilesko auzoko etxebitza berriko (120 etxe) energiaren eraginkortasunerako erabili da. Lourdes Renove-ren kudeaketa Sustapen Departamentuaren mende dagoen Nasuvinsa sozietate publikoaren esku geratu da.


Tuterako Lourdesko auzoan egindako energia birgaitzeko jardunbidea. ( irudia handitu )

Ecocity Europako proiektua 18 herrialdeetako 44 hiri europarrek parte hartzen duten Concerto programaren barnean sartzen da. Zehazki, Tuterako Udalaren bazkideak dira Helsingor (Danimarka), Helsingborg (Suedia) eta Trondheim (Norvegia). Ecocity-ren helburua toki-administrazioei laguntzea da CO2 isuriak murrizteko energia-eraginkortasuneko neurrien bidez eta energia berriztagarrien erabilera sartuz.

Gaur egin den itxiera-ekitaldian parte hartu dute: Tuterako alkate Luis Casado-k; Danimarka eta Norvegiako Ecocity proiektuaren arduradun Reto Michael Hummelshoj-ek eta Dagfin Bell-ek, hurrenez hurren; Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcén-ek; Ekonomia Departamentuko Iñaki Morcillo-k eta proiektuaren arduradun den Nasuvinsako teknikari Ana Bretaña-k. Bertan izan dira ere, CENERko Francisco Serna eta Zaragoza Vivienda udal-sozietatearen Hiriaren Birgaitze eta Bizitokia Berritzeko Proiektuen Arloko buru Juan Rubio del Val ere.

Tuterako Ecocity proiektua, xehetasun guztiekin

2005ean ekin zitzaion Ecocity proiektua bi esku-hartze eremutan gauzatu da azkenean: alde batetik, Lourdes Renove proiektuan, Lourdesko auzoaren energiaren birgaitze intergrala dakarrena; bestetik, Queiles Eraginkorra proiektua, Queilesko auzoan energia eraginkorraren irizpideekin obra berria eraikitzea dakarrena.

Tuterako Lourdes auzoak 8.600 biztanle ditu eta 2.000 etxebizitzatik gora daude. Egindako energiaren birgaitzeak energiaren aurrezpenean indarrean dagoen araudi espainiarraren eskaerak gainditzen ditu, eta Europako funtsak dituzte Europar Batzordearen I+Geko Esparru Programen bidez.

Gainera, nabarmendu behar da Lourdes Renove proiektuak EnerAgen 2012 saria irabazi duela aurten epaimahaiak aho batez hala erabaki ondoren. Sari hori Energia Kudeatzeko Espainiako Agentzien Elkarteak ematen du, Energiaren Aurreztea eta Energiaren Eraginkortasuna mailan.

Tuterako Lourdes auzoan hainbat jardunbide egin dira, eta ondoren zehazten dira:

1. Arkitekturako proiektu pilotuak: atal horretan 10 ezkaratzetako (146 etxebizitza) energiaren birgaitze integrala egin da. Inguratzaile termikoa hobetu da, irisgarritasuna eta instalazio orokorrak berritu dira.

2. San Juan Bautista auzoko berogailuaren berritze integrala biomasa sartuta. Jardunbideak bi eraikuntza-tipologiako 486 etxebizitza hartzen ditu barnean: horma bitartekoen arteko bizitoki-bloke trinkoak (60-70 urteetako blokeak izenekoak) eta salbuetsitako dorre-sorta bat ("Las Torres" izeneko gunea).


3. San Juan Bautista auzoko berogailuaren espazio-esparruarekin bat egiten duen hirigunea berrurbanizatzeko proiektua. Jardunbide horren xedea izan da oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazioak babestea, motordun garraioak sortutako kontsumoa eta isuriak murriztea, gune berdeak sartzea, oztopo arkitektonikoak kentzea lortzea, herriko argi berriak instalatzea energia eraginkorreko neurriekin eta berogailu-instalazio berrietako banaketa-sareen berrikuntza ahalbidetzea.

Azkenik, 2010eko martxoan, Nasuvinsak Lourdes Renove Bulegoa zabaldu zuen, eta hura teknikari eta herritarren arteko topagune bihurtu da, bai eta prozesu guztiaren parte-hartzearen ardatz ere. Parte-hartzeko ibilbide horretan Udalaren esku-hartze aktiboa ere izan da.

Bestalde, Ecocity-ren esku-hartzearen beste alorrak, Queiles Eraginkorra, etxebizitza berria eta eraikin dotazionalak eraikitzea ekarri du Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearena esaterako eta Epaitegi Berrien eraikina, energiaren eraginkortasun-neurri handiekin.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa