(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ikasturte honetako unibertsitate-garraiorako laguntzak eskatzeko epea zabaldu du osteguna, 2012.eko irailak 20


700.000 euro jarriko du finantzaketarako eta hitzarmenak izenpetuko ditu bidaiarien linea erregularretako esleipendun enpresekin


Nafarroako Gobernuak unibertsitate-garraioari laguntzak emateko eskaerak aurkezteko epea zabaldu du; 2012-2013 ikasturte honetan 70.00 eurokoak izango dira. Interesa duten pertsonek eskaerak irailaren 28a arte aurkeztu ahalko dituzte Foru Gobernuko erregistro ezberdinetan edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bulegotan.

Irailaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako 58E/2012 Ebazpenean jasotzen denez, laguntza horiek jaso ditzakete: garraio-bekarik ez duten unibertsitateko ikasleek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñea eta Tuterako campusetan, Nafarroako Unibertsitateko Iruñeko campusean, Iruñeko eta Tuterako UHUNeko kide diren zentroetan edo Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan ikasten ari direnek.

Horretarako, Iruñerritik at bizi beharko dute, Nafarroako hiriburuko edo Tuterako zentroetan ikasten badute, Erriberako hiriko campusera joaten badira, eta ikastetxera eskualdeen arteko garraioan joan beharko dute. Halaber, aurreko ikasturtean gutxienez 48 kreditu gainditu izana eskatzen da edo 5,50 puntutik gorako sarrera-nota izatea unibertsitatean estreinakoz matrikulatzen badira. Gainera, Nafarroako Gobernuaren gazte-txartelaren titular izan beharko dira (baldintzak betetzen direnean).

Oro har, txartelaren prezioaren % 50 itzuliko da laguntzaren bitartez. Horretarako, onuradunek Hezkuntza Departamentuan aurkeztu beharko dute 2013ko urtarrileko, apirileko eta uztaileko lehen 15 egunetan unibertsitate-garraioan aurreko hilabeteetan erabili dituzten txartelak.

Hitzarmena enpresekin

Bestalde, Nafarroako Gobernuak hitzarmenak sinatuko ditu bidaiarien garraio-enpresekin unibertsitarioak Iruñea edo Tuterara ailega daitezen lehen eskola baino lehen, beti 08:00ak baino lehen, eta beren jatorrizko udalerrietara itzul ahal daitezen 21:00ak baino lehen. Eguneko lehen zerbitzuan nahiz arratsaldeko azkenekoan, autobusek geldialdi bat egin beharko dute unibertsitate bakoitzetik gertu dauden ohiko tokietan.

Gainera, aparteko bi zerbitzu horietan behar beste leku izan beharko dute; hala, ikasle bat bera ere ez da eserlekutik gabe geratuko. Gainerako ordutegian, onuradunek gainerako bidaiariek dituzten eskubide berak izango dituzte. Ikasleek, gainera, beraien eskaera betetzeko unean konprometitutako ordutegia errespetatu beharko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa