(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Inversis Banco-k Iruñan zabaldu duen bulego berriaren inaugurazio ekitaldian izan da osteguna, 2012.eko irailak 20


Finantza erakunde bat da inbertsioko produktu eta zerbitzuetan espezializatua


Barcina Lehendakaria Inversis Banco-ko zuzendaritzarekin.

Barcina Lehendakaria Inversis Banco-ko zuzendaritzarekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Inversis Banco-k Iruñako Sarasate pasealekuaren 11. zenbakian zabaldu duen bulego berriaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur arratsaldean.

Ekitaldian izan dira, halaber, erakundeko zuzendariak -horien artean, Fernando Herrero kontseilari ordezkaria eta Jaime Garciapons Nafarroako zuzendaria-, enpresa eta finantza arloko hainbat ordezkari eta bankuak Nafarroan dituen bezero nagusienak.

Inversis Banco finantza erakunde bat da inbertsioko produktu eta zerbitzuetan espezializatua, bai herritarrei bai eta erakundeei ere zuzendua. 2000. urtean sortu zen eta 2012ko ekainaren 30ean 60.000 bezero inguru zituen Espainian eta 36.000 milioi euroko aktiboak kudeatzen zituen.

Erakundeak 2006. urtean zabaldu zuen bere lehen bulegoa Nafarroan (orain egoitzaz aldatu du). Lau langilek egiten dute lan bertan Jaime Garciapons-en aginduetara.

Katalunia, Aragoi eta Nafarroak osatzen duten eremuan kokatzen da Iruñako bulegoa. 2012ko ekainaren 30ean 9.000 bezero baino gehiago zituen erakundeak lurralde honetan eta 510 milioi euro baino gehiagoko aktiboak kudeatzen zituen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa