(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pejenaute kontseilaria genero-indarkeriaren aurkako erakundeen arteko akordioaren jarraipen-bileraren buru izan da astelehena, 2012.eko irailak 24


Aurreko ekitaldiko urteko txostenaren berri eman da, onar dadin eta aurtengo lan-programa ebaluatu da


Bilerako argazkia

Nagore eta Pejenaute kontseilaria (erdian) jarraipen-batzordearen bileran zehar. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute erakundeen arteko akordioaren jarraipen-batzordeko bileraren buru izan da gaur emakumeen aurkako indarkeriaren arreta eta prebentzioaren koordinazio eraginkorrerako.

Nafarroako jauregian egindako bileran Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari-gerentea aurkeztu da batzordearen lehendakari berri gisa. Halaber, 2011. urteari dagokion akordioaren jarraipeneko urteko txostena azaldu da, onar dadin, eta Nafarroako indarkeria matxista arloan aurtengo lan-programa ebaluatu da.

Bere aurkezpenean Pejenaute kontseilariak adierazi du 2002an erakundeen arteko lehen akordioa sinatu zenetik, "asko aurreratu dela etxeko tratu txarren nahiz sexu-erasoen ondoriozko biktimei emandako laguntza-koordinazioan, bai eta Nafarroa guztian jarduteko jarraibide homogeneo batzuk ezartzeko orduan ere".

Pejenautek ere gogora ekarri du indarkeria "ez dela soilik lesio larria sortzen duen hura edo pertsona baten heriotza dakarrena", baizik eta "indarra eta boterea erabiltzea erasotzaileak helburu zehatz bat lortzeko".

Gizarte Politiken kontseilariak ere onartu du batzorde horren nahiz haren talde teknikoen helburu komunak izan behar duela "indarkeria matxista pairatzen duten emakume bakar batek ere ez dezala sentitu eskuragarri dauden zerbitzuak ez daudela beraien behar zehatzei erantzuteko eta behar horiek existitzen ez direla".

Alde horretatik, Pejenautek gogora ekarri du Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuak jada jarri dituela indarkeriaren biktimarako arreta integraleko bost ekipotatik bi -Gizarte Zerbitzuen departamentuaren barnean daudenak-, Lizarran eta Tuteran.

Jarraipen-batzordea

Emakumeen aurkako indarkeriaren arreta eta prebentzioko koordinazio eraginkorrerako erakundeen arteko akordioaren jarraipen-batzordean, 2011ko apirilean osatutakoa, emakumeen aurkako indarkeriaren arretan eta prebentzioan eskumenak dituzten Nafarroako eta Estatuko administrazio publikoak ordezkatuta daude.

Honako ordezkari hauek osatzen dute: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusikoak; Nafarroako Fiskaltza Nagusikoak; Hezkuntza, Osasun, Enplegu, Familia, Gizarte Gaiak, Justizia, Etxebizitza, Immigrazio eta Babes Zibilean eskumena duten Nafarroako Gobernuko departamentuetakoek; Foruzaingo, Iruñeko Udaltzaingo, Guardia Zibil eta Poliziakoek; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziokoak (FNMC); eta Emakumeentzako Arreta Juridikoko Zerbitzukoak.

Haien funtzioen artean, Nafarroako indarkeria matxistan esku-hartzen duten erakundeen koordinazio-prozedurak ezartzea dago, errealitate hori ezagutzea, maila guztietan esku-hartzea hobetzea, prebentziokoak eta laguntzakoak, eta alor horretan abian jarriko diren programen jarraipena. Halaber, batzordeari laguntza teknikoa emateko xedearekin hiru talde tekniko sortu dira; prebentziokoa, ikerketakoa eta prestakuntzakoa; arreta eta esku-hartzekoa; eta babesa ematekoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa