(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ostegun eta ostiral honetan ingeleseko, frantseseko eta euskarazko jardunaldi batzuk antolatu ditu hizkuntzen eta haien ikasketaren inguruan

asteartea, 2012.eko irailak 25


Aurrez izena emanda doakoa den ekimen horrekin, HAINk Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du


Kartela

Hizkuntzen Europako Eguna dela-eta antolatu diren mintegiak iragartzen dituen kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak ostegun honetarako, irailak 27, eta ostiral honetarako, irailak 28, prestakuntzako hiru mintegi antolatu ditu ingelesez, frantsesez eta euskaraz hizkuntzen eta haien ikasketaren inguruan.

Doako jardunaldiak dira, aurrez yleonher@navarra.es helbide elektronikoan izena eman ondoren, eta Herri Administrazioaren Institutu Nazionalaren egoitzan (HAIN) ospatuko dira, Iruñeko Navarreria kalea, 39 kalean.

Mintegi horiekin HAINk asteazken honetan den Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du, eta mintegi horiek hizkuntzen esparruan interesa duten pertsona guztientzat da; bertako edukiak honako gai hauei buruzkoak izango dira: hizkuntzen eta teknologia berrien mundua, haien ikasketa, irakaskuntza, hizkuntz eta kultur aniztasuna, elebitasuna…

Era horretan, ostegun honetan, irailak 27, goizez "What’s is going on in the internet" ("Zer gertatzen ari da Interneten?") ingelesezko saioa emango du komunikazio-arduradun eta prestatzaile Ana Cortaire-k. Egun horretan bertan, arratsaldez, "Que se passe – t’ il sur internet?", mintegia eskainiko du frantsesez teknologia berrietan aditua den Francis Vaquero-k. Azkenik, ostiral honetan, irailak 28, "Internet, hizkuntzen garapen eta bizitasunaren jokalekua" izena duen euskarazko saioa emango du informazio eta komunikazioaren teknologietan aditua den Luistxo Fernandezek.

Gogora ekarri behar da, Hizkuntzen Europako Eguna Europako Kontseiluak herritarrei hizkuntzen ikasketa zer garrantzitsua den jakinarazteko ekimena dela; horrekin batera, kontinentean hitz egiten diren hizkuntz guztien kontzientzia eta estimua handitzea; Europako hizkuntz aberastasuna eta kultur aniztasuna sustatzea; eta hizkuntzak ikastera animatzea bizitza guztian, ikasgelatik kanpo nahiz ikasgela barnean.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa