(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Foru Komunitatearen eta Nafarroa Beherearen (Frantzia) arteko harremanak sendotzearen alde agertu da asteartea, 2012.eko irailak 25


Bi Nafarroen Mintegiaren zortzigarren edizioko itxiera-ekitaldian defendatu du, La Bastide Clairence-n egin dena


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria Bi Nafarroen Mintegian esku-hartzen. Mahaian, Catalán, Darritchon, Cabanne eta Maya. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Foru Komunitatearen eta Nafarroa Beherearen (Frantzia) arteko harremanak sustatzearen alde agertu da. Bi lurralde horiek garai bateko Nafarroako Erreinukoak izan ziren. "Nafarroa bateko zein besteko herritarrok iragan bateratu bat partekatzen dugu, sustrai sozial eta kultural berberekin" eta "gaur egun, izandako aurrerapen handien ondoren, inoiz baino aukera handiagoak ditugu gure harreman instituzionalak eta sozialak finkatzeko", adierazi du Yolanda Barcinak.

Lehendakariak adierazpen horiek egin ditu Bi Nafarroen Mintegiaren zortzigarren edizioko itxiera-ekitaldian. Ekitaldia Nafarroa Behereko La Bastide Clairence udalerrian egin da 1312an Nafarroako Luis I. eta Frantzia Hutin-go Luis X. erregeak udalerri hori sortu zuten zazpigarren mendeurrena dela eta. Gertakari horrek, Yolanda Barcinak nabarmendu duenez, "gure historia bateratuaren aldi interesgarri bat gogoratzea ahalbidetzen digu".

Jardunaldia garai bateko Ultrapuertosko merindadeko ipar-ekialdeko udalerri frantsesaren sorrerari buruzkoa izan da, helburu bikoitz batekin: alde batetik, Adour-eko bide nabigagarriaren bidez, itsasorako irteera bat bilatzea Gipuzkoako portuak galdu ondoren; bestalde, lurralde nafarraren defentsa hobetzea gobernu ingelesa Gascuña-n (Frantzia) berrezarri ondoren.


La Bastide Clairence bisitatzen

Catalán, Barcina, Maya eta Darritchon La Bastide Clairence bisitatuz Bi Nafarroen Mintegiaren ondoren. ( irudia handitu )

Gertakari hori mintegian bi hitzaldiren bidez aztertu da. Lehenengoa Jean Dufourcq-ek eman du eta "El puerto fluvial de La Bastide Clairence"-i buruz ("La Bastide Clairence-ren ibaiko portua") hitz egin du. Bigarren hitzaldia Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako doktore Susana Herreros-ek eman du "Historia de las Tierras de Ultrapuertos" ("Ultrapuertosko Lurren Historia") hizpide hartuta.

Gainera, hirugarren hitzaldi bat eskaini da Nafarroako defentsako eraikuntzen inguruan. "Navarra, el reino de los 100 castillos" ("Nafarroa, 100 gazteluen erreinua") izeneko hitzaldia Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko zuzendaria izan zen Juan José Martinena-k eman du. Erdi Aroan zeuden ehun gotorlekuetatik Foru Komunitatean egun kontserbatzen diren ehun bat gotorlekuri buruz hitz egin du.

Jardunaldia ekitaldi nagusi batekin amaitu da, eta bertan izan dira: Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina; Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakariorde Marie-Pierre Cabanne; Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Iruñeko alkate Enrique Maya; La Bastide Clairence-ko alkate Leopold Darritchon; eta Pantxoa Achiary-k Saint Palais-ko Nafarroako kulturgunearen proiektuaz hitz egin du. Haiekin batera, bi eskualdetako agintariek ere parte hartu dute, besteak beste, bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Tursmoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek.

Itxiera-ekitaldian, Barcina Lehendakariak Nafarroa Behereako udalerriko alkateari Luis I Hutinen erretratuaren kopia bat eman dio, Joaquín Espalter-ek XIX. mendean pintatutakoa. Koadroa VIII. eta XV. mendeen artean Nafarroan errege izan ziren 32 erregeen errege-erretratoen galeriakoa da, Nafarroako jauregiko Tronuaren Aretoko hormen zati altuena hartzen dutenak. Frantziako ordezkaritzak, berriz, foru-agintariei bertako artisauek beiran eta portzelanak egindako sorkuntzak oparitu dizkie.

Jardunaldiak amaituta, agintariek eta bertaratutakoek bisita gidatua egin dute udalerri frantsesean

Bi Nafarroen Mintegia

Gogora ekarri behar da Bi Nafarroen Mintegia 2005. urtetik urtean behin ospatzen den ekitaldia dela, urte batean Frantziako Nafarroan antolatuz eta hurrengoan Espainiako Nafarroan, bi lurraldeetako kultur erakundeen artean ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatzeko xedearekin.

Nafarroako Gobernuak sustatutako ekitaldia da, Nafarroa Behereko udalerri nagusiekin batera eta beste kultur erakunde batzuekin, Nafarroako Zaharreko Adiskideen Erakundearekin, esaterako. Erakunde horrek Nafarroa Behereko hiriburuan, Donibane Garazin, du egoitza.

Iaz, Uxuen ospatu zen ekitaldia eta aurreko urteetan Frantziako Donibane Garazin, Sain Palais-en eta Baigorrin ospatu zen, bai eta Espainiako Erronkarin, Iruñean eta Luzaiden ere. Datorren urtean Erriberrin ospatuko da, gaur Barcina Lehendakariak proposatu duenaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa