(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 300 lanpostu berri deituko ditu osasun arloan eta soziosanitarioan lanbide-gaitasunak egiaztatzeko asteazkena, 2012.eko irailak 26


Foru Gobernuak iaz jada beste 660 lanpostu eskaini zituen, eta bi mila pertsona baino gehiagok izango dute lanpostu horiek eskuratzeko aukera


Nafarroako Gobernuak 300 lanpostu gehiago eskainiko ditu, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez formalen bitartez lortutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeko, osasun arloan (osasun-garraioa eta biktimentzat nahiz katastrofeetarako arreta soziosanitarioa) eta zerbitzu soziokulturalen arloan eta erkidegoari emandako zerbitzuen arloan (laguntza soziosanitarioa mendeko diren pertsonei erakunde sozialetan edo etxean dauden pertsonei).

Hala jasotzen da Nafarroako Gobernuak laster Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioarekin izenpetuko duen hitzarmenean eta, hari esker, 300 lanpostu berri horiekin zabalduko da 2011n egindako deialdia lanbide-familia ezberdinen beste 660 betetzeko (igeltserotza, haur-hezkuntza, osasun-larrialdiak, ostalaritza, arreta soziosanitarioa Menpekotasun Legearen arabera edo soldadura). Jada izena emandako pertsonek, 2.386 guztira, lanpostua eskuratzeko aukera izango dute.

Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak 120.000 euro emateko konpromisoa hartu du Nafarroak 2013ko ekainaren 30ean barnean hartu beharko duen prozedura aurrera eramateko (deialdiaren hedapena, aholkularitza eta ebaluazioa

Egiaztatze-prozesu hori Espainiako Gobernuaren Acredita Programan sartzen da, estatuko balioa duen lanbide-gaitasuneko ziurtagiria lortzeko. Deialdia lan-esperientzia duten pertsonentzat dira bere lanbideari dagokion titulazioa ez duena eta ebaluazio-epaimahai baten aurrean erakusten uzten diena eskatutako gaitasunak dituztela (lan-esperientzia, borondatezko lanarena edo bekadun edo prestakuntzakoa) eta, horren ondorioz, dagokion ziurtagiria lortuz.

Hitzarmena

Foru Gobernuak gaurko bilkuran onartu duen hitzarmenak Estatuko Administrazio Orokorraren arteko elkarlana finkatzen du ebaluazioko eta egiaztatzeko prozeduren deialdiak abian jartzeko, Foru Komunitateko sektore-beharrekin bat eginez; era horretan, ziurtagiri ofizialik ez duten eta lan-esperientzia duten pertsonen laneratzea erraztuko da eta hala nahi dutenek beren prestakuntza osatu ahal izateko aukera emango zaie egiaztagiria lortu ahal izateko, kasu horretan pertsonalizatutako aholkularitzaren bidez.

Foru Komunitateak konpromisoa hartzen du, alde batetik, esperientziaren egiaztagiria barematzeko Estatuko araudiaren arabera, eta bestetik, prozesuak deitzeko. Estatuak emandakoez gain funts osagarriak behar izanez gero, osatu egin beharko ditu. Hitzarmen horren jarraipenerako, batzorde misto bat sortuko da, administrazio bakoitzeko 4 kiderekin. Nafarroaren aldetik, honako hauek parte hartuko dute: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerenteak eta Prestakuntza, Prestakuntzaren Garapen eta Laguntza Tekniko eta Administrazio Laguntza zerbitzuen titularrek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa