(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euroko inbertsio berriak onartu ditu toki-azpiegituretarako osteguna, 2012.eko irailak 27


Foru Gobernuak 1,5 milioi euro jarriko du Toki Azpiegituren Planaren bidez


Lizarraren ikuspegi panoramikoa.

Lizarraren ikuspegi panoramikoa.

Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euroko toki inbertsioak egitea onartu du toki-azpiegiturak hobetzeko, eta kopuru horretatik Foru Gobernuak 1,5 milioi euro jarriko du.

Onartutako jarduerak 2009-2012 aldrako Toki Inbertsioen Planaren barnean sartzen dira, martxoaren 14ko 3/2012 Foru Legeak luzatutakoa.

Ondoren, onartutako obrak eta zein erakundetakoak diren zehazten dira, bai eta onartutako inbertsioaren nahiz emandako diru-laguntzaren zenbatekoak ere:

Cortes: Udalaren erabateko berrikuntza (1. fasea): 218.793 euroko inbertsioa eta 153.155 euroko diru-laguntza.

Lizarra: zolaketa, euri-urak eta eustorma Donostia hiribidean eta Puy-ko basilikan. 317.017 euroko inbertsioa eta 221.912 euroko diru-laguntza.

Jaurrieta: zenbait kaleren hornidura eta saneamenduko sareak berritzea, 209.452 euroko inbertsioarekin eta 124.251 euroko diru-laguntzarekin; eta zenbait kaleren zolaketa eta euri-uren sarea berritzea. 236.407 eurko inbertsioa eta 165.454 euroko diru-laguntza.

Leitza: hornidura-sareak berritzea, ur zikinak nahiz euri-urak, eta zolaketa Amazabal auzoan. 478.545 eta 374.013 euroko inbertsioa eta 283.882 nahiz 232.532 euroko diru-laguntza, hurrenez hurren.

Santsol: Florinda eta Taconera kaleen zolaketa. 138.511 euroko inbertsioa eta 96.958 euroko diru-laguntza.

Luzaide: herri barruko bideen zolaketa goiko eta beheko aldean (Elizaldea kalea). 202.495 euroko inbertsioa eta 140.086 euroko diru-laguntza.

Zabalegi (Noain): 1. zonaldearen zolaketa. 19.423 euroko inbertsioa eta 13.596 euroko diru-laguntza.

Montejurrako mankomunitatea (Santsol): Florida eta Taconera kaleetako sareak berritzea. 73.407 euroko inbertsioa eta 43.546 euroko diru-laguntza.

Izarbeibarreko mankomunitatea (Zirauki): Eroanbide orokorreko zatia berritzea. 69.245 euroko inbertsioa eta 46.945 euroko diru-laguntza

Inbertsio berri horiek berriki onartu diren 5,9 milioi euroko beste batzuei eransten zaizkie. Azken horiek honako leku hauetan egingo dira: Arroitz, Arruazu, Baztan, Berriobeiti, Ezkabarte, Iturgoien, Leitza, Milagro, Sesma. Viana, Ultzama, Urraulgoiti, Urrotz, Iruñerriko mankomunitatea, Mairaga-Erdialdeko mankomunitatea eta Montejurrako mankomunitatean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa