(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Conservas Ángel Ría enpresaren sorreraren 50. urteurrenaren ospakizunean izan da ostirala, 2012.eko irailak 28


Enpresa familiarra da, 1962. urtetik Cadreitan kokatua, kontserba begetalak prestatzen dituena


Agintariak

Barcina Lehendakaria Conservas Ángel Ría enpresara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Conservas Ángel Ría enpresaren sorreraren 50. urteurrenaren ospakizun ekitaldian izan da gaur arratsaldean Cadreitan. Enpresa familiarra da, 1962. urtetik kontserba begetalak prestatzen lan egiten duena.

Ekitaldian izan dira, gainera, beste agintari batzuk. Horien artean, Jesús Pejenaute Gizarte Politiken kontseilaria eta Berta Pejenaute Cadreitako alkatea. Enpresaren aldetik, Ángel Ría eta Rosa Preciado jabe-fundatzaileak, Fernando Ría kontseilari ordezkaria eta Juan José Jiménez enpresa kudeatzailea izan dira.

Ospakizuna 19etan hasi da udalerriko elizan Fernando Ría fundatzailearen anaiak emandako mezarekin. Ondoren, bisita gidatua egin dute enpresatik, Beatriz Romera enpresako Kalitatearen arduradunaren eskutik. Udalerriko jatetxe batean egindako afaria batekin amaitu da ospakizuna.

Ángel Ría Kontserbak

Enpresa, 1962. urtetik Cadreitan kokatua, kontserba begetalak prestatzen ditu. Bere produktu nagusia zainzuriak dira, Nafarroako Jatorrizko Deitura dutenak, baina tomatea, pikillo piperrak eta beste hainbat barazki ere lantzen ditu. 500 hektareatako lursaila du lehengaiak ekoizteko.

Erabiltzen dituen fabrikazio prozesuak IFS (International Food Standard) v.5 “Maila Altua” nazioarteko ziurtagiriarekin egiaztatuta daude. Arau honek higiene eta osasun baldintza handiak ezartzen ditu gizakien kontsumora bideratzen diren elikagaien erabileran.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa