(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kontsumoko ikuskaritzetatik etorritako jakiak Elikagaien Bankuari eman dizkio ostirala, 2012.eko irailak 28


Gainera, 30.000 eurorekin finantzatzen du beharra duten pertsonentzat erakunde horrek egiten duen elikagaien doako hornikuntza


López, Almagro, Alli eta Yoldi

Ezkerretik eskuinera: López, Yoldi, Alli eta Almagro, elikagaiak emateko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Elikagaien Bankuari Kontsumo eta Arbitrajeko Zerbitzuaren ikuskaritzatik etorritako jaki-sorta bat eman dio. Zerbitzu horrek ikuskaritzak aldian behin egiten ditu egiaztatzeko elikagai-produktuen etiketatze, konposizio eta abarrei buruzko araudiak betetzen direla. Kontserbak (alkatxofak, ilarrak, besteak beste) eta ontziratutako produktuak (zerealak, esaterako) eman dira, 200 kilo inguru.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak ere 30.000 eurorekin finantzatu du erakunde horrek egiten duen proiektua, beharra duten pertsonei elikagaiak doan emateko.

Jakiak gaur goizean eman dizkio Iruñean Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Iñigo Alli-k Nafarroako Elikagaien Bankuko lehendakari Carlos Almagro-ri. Ekitaldian ere izan dira, Kontsumo eta Arbitraje zerbitzuko zuzendari César López Dios eta Elikagaien Bankuko lehendakariorde Gregorio Yoldi. Aurrez, bilkura bat egin dute eta bertan ezarri dira, Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak aldian behin nola eta zer eratan emango dituen egiten dituen aldizkako ikuskaritzen kontura biltegiratzen diren produktu guztiak. Gaurko ematearekin, Iñigo Allik adierazi du Nafarroako Gobernuaren nahia dela, "era sinboliko batean bada ere, une gogor hauetan Elikagaien Bankuak egiten duen lan sozial bikain horri laguntza ematea".

Nafarroako Gobernuaren Kontsumo eta Arbitrajeko Zerbitzuak, besteak beste, elikagai, drogeria edo burdindegiko produktuen kontrol sistematikoa egiten du, merkatuan salgai daudenak. Elikagaien kasuan, merkataritza-establezimenduetan produktu beraren hiru lagin hartzen ditu eta haietako bat aztertzen du. Arazo bat edo zerbait betetzen ez dela hautematen badu, azterketa errepikatzen du hartu dituen beste laginekin; aldiz, emaitza zuzena izan bada, ez du jada gainerako produkturik erabiltzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa