(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen herri hizkeren Atlasaren IV. liburukia aurkeztu da ostirala, 2012.eko irailak 28


Abeltzaintzari eta etxeari lotutako 145 udalerritako hitzak biltzen ditu, haietako 27 Nafarroakoak


Aurkezpena

Euskararen herri hizkeren Atlasaren aurkezpena. Ezkerretik eskuinera: Arejita, Urrutia, Gómez eta Egibar. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak euskararen herri hizkeren Atlasaren laugarren liburukia aurkeztu dute gaur Iruñako Condestableren jauregian. Liburuki horrek hainbat etxe-abereri (txerriak, hegaztiak, txakurrak, eta abar) eta baserriari eta oro har etxearen esparruari lotutako 145 udalerritako hitzak biltzen ditu, haietako 27 Nafarroakoak.

Ikerketa Euskaltzaindiak egin du Euskadiko Kutxa eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Nafarroako Gobernuak 2002. urtetik finantzatzen du ekimen hori Euskaltzaindiarekin urtero izenpetzen dituen hitzarmenen bidez; aurtengo ekarpena, hitzarmenaren baitan jasotako ekintza guztietarako, 87.000 eurokoa da.

Liburukiaren lehen partea etxe-abereei eskainia dago. Txerriaren gaiak arlo zabala hartzen du, tradizio goreneko elikagaia izan baita. Txerriaren izenak, zenbait fenomeno biologiko, txerriak etxean zuen tokia, txerri-hiltze prozesua, elikagaiak, eta abar.

Bigarren parte etxearen esparruari dagokio batez ere. Populatze mota ezberdinak jasotzen dira: herria, auzoa, baserria, eta abar. Etxe edo eraikuntza tipoak ere jaso dira, baita biztanleen jabetza-mailak, etxearen parte nagusiak, etxearen barru-banaketa eta etxe barruko altzariak ere.

Hizkuntz aldaerak mapetan jasotzeko helburua duen ekimena 1984an jaio zen, galderak idatziz, gai metodologikoak zehaztuz… Galdeketak lexikoari, fonetikari, morfologiari eta sintaxiari lotutako hizkuntzaren datuak jasotzen ditu.

Inkestak 320 pertsonari egin zitzaizkien 1987 eta 1992 artean. 1993an Euskaltzaindiak jasotako datuak informatizatzen hasi zen.

Ikerketa egin zen Nafarroako 27 udalerriak honako hauek izan ziren: Abaurregaina, Alkotz (Ultzama), Aniz (Baztan), Arbizu, Beruete (Basaburua), Donamaria, Dorrao (Ergoiena), Erratzu (Baztan), Etxalar, Etxaleku (Imotz), Etxarri (Larraun), Eugi (Esteribar), Ezkurra, Gaintza (Araitz), Goizueta, Igoa (Basaburua), Jaurrieta, Leitza, Lekaroz (Baztan), Mezkiritz (Erro), Oderitz (Larraun), Suarbe (Ultzama), Sunbilla, Urdiain, Luzaide, Zilbeti (Erro) eta Zugarramurdi.

Liburukia honako hauek aurkeztu dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen zuzendari-kudeatzaile Maximino Gómez-ek; Euskadiko Kutxaren Negozio Garapen Saileko zuzendari Xabier Egibar-ek eta Atlasen zuzendari akademiko Adolfo Arejita-k.

Aurkezpenean izan dira, Euskaltzaindiko, Nafarroako Euskararen Kontseiluko eta Nafarroako Gobernuko kideak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa