(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ablitasko parke eolikoko PSISaren behin betiko onarpenaren aldeko txostena egin du LABek ostirala, 2012.eko irailak 28


14 megawatt-eko potentzia duen zazpi aerosorgailu jartzea aurreikusten du "La Degollada" inguruko 147,53 hektareatan


Bilkuraren irudia, Zarraluqui, kontseilariak buru dela. ( irudia handitu )

Lurralde Antolamendurako Batzordeak (LAB) "Ablitasko Parke Eolikoa" Udalaz Gaindiko Intzidentziako Proiektu Sektorialaren onarpenaren aldeko txostena egin du gaur goizean. Hura "La Degollada" izeneko inguruan dago eta Eolina Navarra SLUk sustatuta. Gobernu Erabakiz 2011n PSIS aitortu zen proiektuak zazpi aerosorgailu jartzea aurreikusten du, guztira 14megawatt-eko potentziarekin, eta guztira 147,53 hektarea hartuz.

Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui izan da bilkuraren buru.

LABak Proiektuaren berri emateko dagokion izapidea egin ondoren, orain Nafarroako Gobernuari dagokio behin betikoz onartzea.


Ablitasko parke eolikoa

Parke eolikoko aerosorgailuak kokatzeko hautatutako ingurua Ablitasko Udalaren komunalarena da, eta udalerri horretako ekialdean dago, "La Degollada" izeneko inguruan. 147,53 hektareatako lursaila hartzen du Ebro ibarraren gainean altxatzen den mendigune batean, 360 metroko batez besteko altuera duena. Kokagune horretatik gertuen dauden herriguneak honako hauek dira: Ablitas (5,6 km), Ribaforada (3,3 km) eta Fontellas (5,2 km).

Parkea Gamesaren G90/2.0MW modeloko zazpi aerosorgailuz osatuta egongo da, 2.000 kilowatt-eko potentzia nominalarekin, errotorearen 90 metroko diametroarekin eta 67-100 metro arteko altuera hartzen duten dorreekin. Aerosorgailuen beraien instalazio osagarri modura, azpiestazio elektriko bat eraikiko da, 440 m2-ko mantentze-lanetarako kontrol-tailerreko eraikin txiki bat eta barneko zerbitzuko bideen sare bat.

Proiektuaren arabera, ingurumen-inpaktua murrizteko, azpiestazioa eta atxikitako kontroleko eraikina parkeko erdialdean kokatuko dira, instalazio horiek altuera txikiagoan dauden hurbileko bideetatik ahailk eta gutxien ikus daitezen.

Parke eolikorako sarbidea AP-68 Autobidetik planteatzen da, Ribaforada alderako bidegurutzetik, NA-3042 errepidetik eta errepide horren 11,70 kilometrotik aurrera, dauden bideak erabiliz (Monterreyko bidea eta Ablitasko bidea), zoruari eta zabalerari dagokionez behar bezala egokituta daudenak.

Sarbide hori, A-68ak NA-3042arekin egiten duen bidegurutzetik, 4.920 metro zabal da, eta zabalera horretatik 1.984 metro NA-3042 tokiko errepidean egiten dira. Proiektuaren arabera, zonaldeko partzela-kontzentrazioa egiteak zabalera- eta zoru-baldintza onak dituen behar besteko sarbideak eskaintzen ditu, nahiz eta dauden bideak egokitzeak zabalera 5 metroz handitzea dakarren.

Parkean sortutako elektrizitatea linea elektriko bidez joango da, eta linea hori azpiestazioan abiatu eta SET Cortes-SET Tudela-SET La Serna goi-tentsioko etorkizuneko aire-linean amaituko da.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa