(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Olcoz-eko Dorrea (Biurrun-Olcoz) eta XII. mendean Nafarroako Erresumari buruzko erakusketa bat inauguratu ditu larunbata, 2012.eko irailak 29


Nafarroako Gobernuak 231.200 euros eman ditu museoaren birgaitze eta hornikuntzarako, besteak beste


Agintariak Olcoz-eko dorrearen aurrean

Agintariak Olcoz-eko dorrearen aurrekaldean. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Olcoz-eko erdi aroko dorre birgaituaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du gaur goizean Biurru Olcoz-en.

Leinu dorrea da XIV eta XV mendeetan eraikia, eta Kultur Intereseko Ondasun izendatua izan da. Bere eraberritzeari esker eraikina berreskuratua izan da: kontzejuko bulegoak eta erabilera publikoa izango duten gelak hartuko ditu.

Barcina Lehendakariarekin izan dira ekitaldian Juan Luis Sánchez de Muniáin Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria, Carmen Alba Gobernu ordezkaria Nafarroan eta Pablo Labiano Jáuregui Olcoz kontzejuko lehendakaria eta Biurru-Olcoz udalerriko alkatea.

Birgaitzeak 635.650 euroko aurrekontua izan du. Nafarroako Gobernuak 165.700 eman ditu. Horietatik 86.166 euro Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak jarri ditu eta 79.522 euro Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak, Toki Inbertsioen Planaren baitan, dorreak kontzejuko bulegoak hartuko baititu. Sustapen Ministerioak, %1 Kulturalaren bidez, 464.300 euro eman ditu.

Honez gain, Nafarroako Gobernuak 52.059 euro jarri ditu eraikinean ireki den museoa hornitzeko (Landa Garapen Departamentuak eman ditu, FEADER funtsatik jasotako 28.000 eurorekin); 10.440 euro arkitektura proiektua idazteko; eta 3.000 euro inguru dorrearen planoak zehazteko.

“Eunate-Olcoz: XII. mendeko berpizkundea Nafarroako Erresuman” erakusketa dago erakusgai zabaldu berri den museoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa