(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak harrera egin die Nafarroan dauden Erregio Etxeen XXIV. Kultur Asteko partaideei larunbata, 2012.eko irailak 29


Egitaraua, Kantabriari eskainia, irailaren 28a eta urriaren 1a artean garatuko da


Erregio etxeei harrera

Barcina Lehendakaria erregio etxeei egindako harreran. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak harrera egin die gaur eguardian Nafarroako Jauregiko Tronoaren Aretoan Foru Komunitatean dauden Erregio Etxeen Federazioak antolatutako XXIV. Kultur Asteko partaideei.

Ekitaldian izan dira, halaber, Juan Luis Sánchez de Muniáin Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria, Ángel Santiago Ruiz Kantabriako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusia eta Benjamín Arca Castañón Nafarroan Erregio Etxeen Federazioko lehendakaria.

Era berean, Asturias, Andaluzia, Aragoi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia, Extremadura eta Valentziako erregio etxeetako 80 ordezkari inguru izan dira harreran. Ekitaldia Nafarroako ereserkiarekin hasi zen, Kantabria etxeko laukoteak eskainia.

Ondoren, hitzaldien txanda izan da. Barcina Lehendakariak, Kantabriako Gobernuko ordezkariak eta Nafarroan Erregio Etxeen Federazioko lehendakariak hitz egin dute, bai eta José Gómez Zubieta Nafarroan Kantabria Etxeko lehendakariak ere.

Ekitaldia Kantabriako ereserkiarekin amaitu da, Kantabriako etxeko laukoteak eskainia. Gogora ekarri behar da Kultur Asteko 24. edizioa Kantabriari eskainia dagoela.

Harrera ofizialaren amaieran erregio etxeetako kideek dantza erakustaldia egin dute Nafarroako Foruen Monumentuaren ondoan.

Erregio Etxeen Federazioko XXIV. Kultur Astea

Nafarroan Erregio Etxeen Federazioak joan zen ostiralean, irailak 28, hasi zuen bere XXIV. Kultur Astea. Bere baitan, lau egunetan zehar, Asturias, Valentzia, Gaztela eta Leon, Aragoi, Extremadura, Andaluzia, Galizia eta Kantabriak euren folklorea emango dute ezagutzera Foru Komunitatean.

Aurtengo pregoiak Celina Compáins Iribarren Nafarroako Ateneoko lehendakaria izan du protagonista, Iruñako Gotorlekuko Armen Aretoan burututako ekitaldi batean.

Gaur larunbata, irailak 29, erregioetako taldeek desfilea egin dute Gaztelu Plazatik Nicolas Deunaren elizaraino. Bertan lore eskaintza egin diote Pilar Ama Birjinari eta ondoren harrera egin die Gobernuak Nafarroako Jauregiko Tronoaren Aretoan.

Aurtengo anfitrioiak, Kantabriako Etxea Nafarroan, bere egun handia igandeak 30 ospatuko du Iruñako Iturrama auzoko Bihotz Sakratuaren elizan egingo den elizkizunarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa