(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak presentzialak ez diren kontsultak ezarri ditu Tuterako osasun-eskualdean
asteartea, 2012.eko urriak 2


Vera kontseilariak azaldu duenez, helburua familia-medikuen erabakitzeko ahalmena handitzea da


Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak Tuterako osasun-eskualdera zabaldu du `Presentziala ez den kontsulta´ Lehen Mailako Arretako familia-medikuntza eta pediatriako profesionalen artean eta Tuterako Reina Sofía ospitaleko profesionalen artean, alergologia, dermatologia, endokrinologia, kardiologia eta psikiatriako espezialitateetan.

Osasuneko kontseilari Marta Verak, Osasunbideako zuzendari-gerente Ángel Sanz-en eta Reina Sofía ospitaleko zuzendari Juan Ramón Rábade-ren laguntzarekin egiaztatu du lan-metodo horren funtzionamendua, eta irailaren 17tik, astelehena, abian dena Iruñea (2005etik) eta Lizarrako osasun-eskualdeetan eskaintzen diren espezialitate berberetarako.

Funtsean, pazienteen prozesuari buruzko iritzi-trukaketa batean datza (zalantzazko egoerak erabakitzea, diagnostikoko kontsultak, jarraipena, tratamendua…) informatizatutako historia klinikoaren bidez eta posta elektronikoaren bidez.

Era horretan lortzen da, familia-medikuek erabakitzeko ahalmen handiagoa izan dezaten eta Lehen Mailako Arretatik Arreta Espezializaturako deribazioak nabarmen murriztea. Tuterako eskualdean, helburua Espezializaturako deribazioa bi urtetan % 10ean murriztea da, Vera kontseilariak azaldu duenez.

Gainera, presentziala ez den kontsultari esker, pazienteen jarraipena hobetzen da, bereziki kronikoak eta patologia anitzekoak badira. Lehen Mailako Arretako profesionalek zaintzen ardura bere gain hartzen dute eta dituzten zalantzak espezialistarekin kontsulta ditzakete, pazientea deribatu beharrik izan gabe.

Kontziliazio farmakoterapeutikoak, probak eta prestakuntza

Bide horrek garrantzi berezia hartzen du zenbait patologia dituzten pazienteen "kontziliazio farmakoterapetiko"-ari begira. Pazientearen eboluzioan dagoen nobedade baten aurrean, tratamenduetan aldaketak egitea beharrezkoa gerta daiteke eta, beste sendagai batzuekin ez nahasteko, presentziala ez den espezialistarekin egindako kontsultak zalantzak argitzen laguntzen du.

Azkenik, kontsultari esker gainera, proba-eskaera argi daiteke (familia-medikuek kontsulta dezakete beharrezkoa bada eta, espezialistarengana deribatzea beharrezkoa den kasuan, pazientea kontsultara joango da proba jada eginda duela).

Beste erabilgarritasun batzuk dira, kontsultatutako kasu klinikoetan oinarritutako profesionalen etengabeko prestakuntza, edo beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestea, bereziki baliagarria dena landa-eremuetako pertsonentzat.

Presentzialak ez diren 1.700 kontsulta urtean

Osasun Departamentuko datuen arabera, urtean Nafarroan presentzialak ez diren 1.700 kontsulta egiten dira, hau da, Iruñeko eskualdeko Espezializatura egindako lehen bisita guztien % 3a. Kopuru horretatik, % 39,23 alergologiari dagokio, % 29,19 endokrinologiari, % 18,47 kardiologiari eta % 9,17 osasun mentalari.

Espezialitate horietan, egunero, mediku bakoitzak prozedura horren bidez deribatu daitekeen kasu bakarra izan dezake edo bat bera ere ez. Presentzialak ez diren kontsulten % 69ak Espezializaturako deribazioa saihesten du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa