(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak baloratu du autonomia erkidegoetako lehendakariek hersturaren eta suspertze ekonomikoaren aldeko politikei buruz lortutako akordioa asteartea, 2012.eko urriak 2


Barcinak Lehendakarien Konferentzian apustu egin du "Administrazioen eraginkortasunaren alde, herritarrei kostu gutxiago eragin diezaien" 


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak positiboki baloratu du Espainiako Autonomia Erkidegoetako Lehendakarien Konferentzian gaur aho batez lortutako akordioa. Haren arabera, autonomia erkidego guztiek konpromisoa hartzen dute defizitaren helburua betearazteko eta enplegua sortze aldera ekonomia suspertzeko politikak abian jartzeko.

Barcina Lehendakaria Senatuan izan den Autonomia Erkidegoetako Lehendakarien Konferentzian.

Barcina Lehendakaria, Autonomia Erkidegoetako Lehendakarien Konferentziaren amaieran. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak positiboki baloratu du Espainiako Autonomia Erkidegoetako Lehendakarien Konferentzian gaur aho batez lortutako akordioa. Haren arabera, autonomia erkidego guztiek konpromisoa hartzen dute defizitaren helburua betearazteko eta enplegua sortze aldera ekonomia suspertzeko politikak abian jartzeko.

Ondoren hedabideen aurrean egindako agerraldian, Barcinak Nafarroak hersturarekin eta suspertze ekonomikoaren alde hartutako konpromisoa nabarmendu du, Foru Gobernua jada lantzen ari den bi zutabe. "Krisi ekonomiko horretan, herritarrei ahalegin handia eskatu zaie jada zergekin eta zerbitzuak egokituz. Halaber, nik proposatu dudana da Administrazioek beraiek eta egitura politikoek bide horretan gehiago sakondu behar dutela eraginkorragoak izateko ea herritarrei kostu gutxiago eragin diezaien", azaldu du Lehendakariak.

Alde horretatik, Barcinak nabarmendu du Espainian berariazko batzorde bat sortuko dela egungo egiturak aztertzeko administrazioen arten bikoiztasunak saihesteko xedearekin, hain zuzen ere "herritarren zerbitzura egon daitezen eta eraginkorragoak izan daitezen", azpimarratu du.

Adostasuna krisiaren aurrean

Barcinak gaur burututako Lehendakarien Konferentzian erdietsitako akordioaren garrantzia nabarmendu du, "herritarrak kezkatzen dituen gaiaren inguruan: langabezian" oinarritu dena. "Nire poza agertu nahi dut alderdi politiko ezberdinek gobernatutako autonomia erkidegoen artean elkargunea lortzeko gai izan garelako. Nafarroak akordioak eskatu ditu beti herritarren arazoak konpontzeko", adierazi du Nafarroako Lehendakariak.

Barcinak azaldu duenez, adostasun horretarako autonomia erkidego guztiek defizitaren helburura bete behar dute ekonomia suspertu ahal izateko eman behar den ezinbesteko pauso gisa eta, horrekin, enplegua. Alde horretatik, Lehendakariak aipatu du egungo aurreikuspenen arabera, Nafarroak aurtengorako markatutako defizit-helburua beteko zuela, nahiz eta Gobernuak hilabete bakoitzean diru-sarrerak eta gastuak zaintzen dituen desbideratzerik egon ez dadin.

Gainera, autonomia erkidegoen finantzaketa-sistemaren berrazterketaren aurrean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako foru-erregimenaren elkartasuna defendatu du eta Espainia guztiari eman dion laguntza; adierazi du, halaber, "erantzukizunarekin eta leialtasunarekin akordioak lor daitezkeela erakusten duen adibidea dela". "Nafarroak adostutako itun ekonomikoa du, Espainiako Konstituzioaren barnean dagoena, autonomia erkidego guztiekin solidarioa dena eta gastu orokorrei laguntzen diena nafarren errentaren arabera", adierazi du.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa