(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tokiko mapa berria planteatzen du mankomunitateak % 91n murrizten duena eta kontu-hartzailetzako nahiz idazkaritzako zerbitzuak 103 unitatetan zentralizatzen adituena asteazkena, 2012.eko urriak 3


Gobernuak landu duen Foru Legearen aurreproiektuak udalerri eta kontzejuei eusten die, baina haien egiturak arrazionalizatzen ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu du Nafarroako Tokiko Administrazioaren berrantolaketako Foru Legearen aurreproiektua. Aurreproiektu horrek jasotzen du, alde batetik, ur, zabor eta abarren zerbitzua eskaintzen dituzten mankomunitateak eta elkarte tradizionalak murriztea, egun dauden 67 horietatik 6ra pasatuz (-% 91), eta bestetik, udalerrietako idazkaritza eta kontu-hartzailetzako funtzioak zentralizatzea; hala, egun dauden kudeaketako 166 unitatetatik 103 pasako dira fase ertain batean (-% 38) 40an geratu arte (-% 75,9) fase aurreratuago batean.

Interes Orokorreko sei Mankomunitateen lurralde-eremua.

Nafarroako Gobernuak proposatutako Interes Orokorreko sei Mankomunitateen lurralde-eremua.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu du Nafarroako Tokiko Administrazioaren berrantolaketako Foru Legearen aurreproiektua. Aurreproiektu horrek jasotzen du, alde batetik, ur, zabor eta abarren zerbitzua eskaintzen dituzten mankomunitateak eta elkarte tradizionalak murriztea, egun dauden 67 horietatik 6ra pasatuz (-% 91), eta bestetik, udalerrietako idazkaritza eta kontu-hartzailetzako funtzioak zentralizatzea; hala, egun dauden kudeaketako 166 unitatetatik 103 pasako dira fase ertain batean (-% 38) 40an geratu arte (-% 75,9) fase aurreratuago batean.

Aurreproiektuak tokiko mapa berrantolatu nahi du udalerriek eta kontzejuek pairatzen dituzten kudeaketa-egiturak murriztuz, kostuen aurreztea sustatzeko xedearekin.

Nafarroako udalerri eta kontzejuen kopuruak kasik egun dagoen bezala jarraituko du (272 udalerri eta 348 kontzeju gaur egun), nahiz eta berrantolatzeko proposamenak mekanismoak ezartzen dituen haien murrizketan aurrera egiteko. Besteak beste, udalerriak eta kontzejuak desagertzea planteatzen da hauteskundeetarako hautagaiak aurkezten ez badira; kontzeju berriak ezin sortu ahal izatea eta erakunde horien eskumenak murriztea; edo udalerrien borondatezko bat-egitea sustatzea. Tokiko mapa berri horren barnean egungo finantzaketa-eredua berraztertzea sartzen da, era horretan proposatutako arrazionalizazio-eredua sendotzeko.

Gaur goizeko bilkuran Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak azaldu duenez, arau berriaren nahia hiru helburu lortzea da: kudeaketa ekonomikoaren arrazionalizazioa eta hobekuntza eta Foru Komunitateko toki-erakundeek zerbitzuak eskaintzea; ahalik eta berdintasun handiena lortzea Nafarroa guztiko herritarrek zerbitzuak jasotzeko orduan, beraien kokapena kontuan hartu gabe; eta Nafarroako Toki Administrazioaren mapa administratiboa eta funtzionala lurralde-mailan antolatzea. Aurreproiektu hori egiteko, 2011ko parlamentuaren txostena eta Nafarroako Lurralde Estrategia aintzat hartu dira.

Administrazio-zerbitzuak elkartze aldera, bi fasetan

Nafarroako Toki Administrazioa berrantolatzeko Foru Legearen aurreproiektuak jarduerak jasotzen ditu, toki-erakundeetan aurrezteko aukera handiena dagoen gaineko bi gastu-eremutan: zerbitzuak ematen eta administrazioaren kudeaketan.

Administrazio-kudeaketan, gaur egun idazkaritza edota kontu-hartzailetzako funtzioak ematen dituzten 166 kudeaketa-unitate daude: 105ek zerbitzua banaka ematen die beste hainbeste Udalari, 50 idazkaritzako taldeak dira eta 11, administrazio9-zerbitzuetako taldeak. Azken irudi horren pean (administrazio-zerbitzuen taldeak) berrantolatu nahi dira hemendik aurrera toki-erakunde guztietan ematen diren idazkaritza eta kontu-hartzailetzako funtzioen egikaritzetik sortutako administrazio-zerbitzuak

Proposatzen den berrantolaketaren azken xedea da, Nafarroa guztian toki-erakunde guztientzat administrazio-zerbitzuetako 40 talde egon daitezen, Nafarroako Lurralde Estrategiaren azpi-eremua bakoitzeko bat. Azken egoera hori lortuko da idazkari eta kontu-hartzaileen egungo lanpostuak amortizatzen doazen heinean; hala, azpi-eremu bakoitzean talde bakarra izango da.

Ordura arte, eta fase ertain gisa, Nafarroako Toki Administrazioa berrantolatzeko Foru Legea indarrean sartzen denetik urtebeteko epean, administrazio-kudeaketako unitate-kopurua 103ra mugatuko da: 59k zerbitzua banaka emango die 2.000 biztanletik gorako toki-erakundeei eta 44k administrazio-funtzio horiek taldeka eskainiko dituzte 2.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan. Era horretan, administrazioko kudeaketa-unitateak % 38an murriztuko dira fase ertainean eta % 75,9an prozesu guztia amaitzen denean.

67 mankomunitatetik 6ra

Eremu funtzionalaren edo zerbitzuak ematearen gainean jarduteko, egungo Mankomunitateen kopurua murriztu egingo da. Gaur egun Nafarroan guztira zerbitzu finalisten 67 Mankomunitatek dihardute lanean (7 funtzio askotarikoak, 8 hondakinenak, 5 urenak, 2 elektrikoak, 36 oinarrizko gizarte-zerbitzuetakoak, 7 kiroletakoak eta 2 euskararenak). Gobernuaren helburua da, urtebeteko epean, haiek guztiak sortuko diren Interes Orokorreko 6 Mankomunitatetan bil daitezen. Horrekin, % 91 murrizten da Nafarroa guztiko mankomunitate-kopurua.

Udalerriek erabaki beharko dute mankomunitate berrietan sartu nahi duten ala ez. Nolanahi ere, behin eratuta daudenean, beren jarduera-eremukoak diren udalerriek mankomunitate horietan sartu ahalko dira edozein unetan.

Mankomunitate horiek sortuko dira zerbitzuak emateko orduan lurraldetasun, funtzio aniztasuna eta berdintasuneko irizpideetan oinarrituz. Hasiera batean, gaur egun jada mankomunatuta dauden udal-eskumeneko zerbitzu guztiak bilduko dituzte. Gainera, hasieran onartutako eskumen-edukia edozein unetan zabaldu ahal izango da.

Mankomunitate horien jarduera-eremuaren barnean Nafarroako Lurralde Estrategian dauden esparru bat edo gehiago sartuko dira. Hala, Erriberako Mankomunitatearen barnean NLEko 1. esparruko udalerriak sartuko dira; Erdialdekoan, 2. eta 5. esparruetako udalerriak; Lizarreriakoan, 3. eta 4. esparruetakoak; Zangoza-Piriniokoan, 6. eta 7. esparruetako udalerriak; Bidasoa-Sakanakoan, 8. eta 9. esparruetako udalerriak; eta Iruñerrikoan, Nafarroako Lurralde Estrategiako 10. esparruko udalerriak.

Bestalde, elkarte tradizionalen kasuan, egun dauden hamaikatatik, soilik lauk eutsiko diote toki-erakunde izaerari (Nafarroako Errege Bardeen Komunitatea, Aezkoa ibarreko batzordea, Erronkariko batzordea eta Salazar ibarreko batzordea).

Udalerri eta kontzejuen jarraipena

Udalerri eta kontzejuen kopuruari dagokienez, kasik egungo egoeran pare geratzen dira. Nolanahi ere, proposamenak barnean hartzen du 1.000 biztanle baino gehiagoko kontzejuak (haien biztanle-kopurua beren udalerriko gainerako biztanleena baino handiagoa bada) bertan sartuko direla. Halaber, beren borondatezko desagertzearen alde egingo da eta nahitaez desagertuko dira hauteskundeetara hautagairik aurkezten ez bada, edota kontzejuek beren administrazio-betebeharrak betearazten ez badituzte, bai eta egun aurreikusitako kasuetan, non kontzejuak 16 biztanle baino gutxiago duen eta 3 familia-unitate baino gutxiago. Gainera, aurreproiektuak kontzeju berriak sortu ez ahal izatea proposatzen du, eta ez onartu ahal izatea beste eskumen batzuen eskuordetzea.

Bestalde, gara ditzaketen eskumenen gainean ere jarduten da, honako hauetan murrizten direnak: hilerriak kontserbatzera eta mantentze-lanetara, kontzejuen artxibora, herriko festak antolatzera, ondareari lotutakora eta landa-bideen mantentze-lan nahiz kontserbaziora. Azkenik, arlo ekonomikoko, aurrekontu- eta finantza-arloko aholkularitza beren udalerriko kontu-hartzaileak egin ahal izango du.

Udalerrien esparruan, beren borondatezko bat-egitea sustatzea eta ahalbidetzea proposatzen da, desagerrarazi hauteskundeetan hautagairik ez badago eta kudeaketako udalerri arteko egituretan sartzeko apustua egin arrazionalizatzeko eta eraginkortasun nahiz berdintasun handiagoa lortzeko zerbitzuak emateko orduan. Beren eskumenei dagokienez, egungo eskumenei eutsiko diete, Toki Erregimeneko Oinarrien Legean araututakoak Toki Administrazioen Foru Legeak berariaz aginduta.

Toki-erakundeen egungo finantzaketa-eduaren berraztertzea

Esparza kontseilariak ere azaldu du Nafarroako toki-erakundeen kudeaketa-eredu berriak egungo finantzaketa-eredua berraztertzeko egoera dakarrela berekin, Foru Lege berriarekin egin nahi den toki-administrazioarekin koherentea izan dadin.

Proposamenak barnean hartzen du Nafarroako Zergetan Toki Ogasunen Parte-hartze Funtsaren berraztertzea, Toki Administrazioak emandako zerbitzu guztiak finantzatzeko iturri gisa. Funts horren banaketa-irizpideek honako helburu hauek izango ditu: Forru Legean jasotako kudeaketako udalerri arteko egituren sorrera eta funtzionamendua sustatzea; kudeaketako adierazleak betearaztea, erakunde mailegatzailearen arabera, ematen diren zerbitzuen arabera eta garatzen diren lurralde-esparruaren arabera bereiziak; eta erakundeek duten diru-bilketako gaitasuna eta emandako zerbitzuei eragiten dieten zerga-baliabideak izatea.

Alor horretan aurrera egiteko, lan-talde bat eratuko da, eta hura osatuko dute: Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiko ordezkariek, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko ordezkariek, Comptos Ganberako ordezkariek eta mankomunitate adierazgarrienetako ordezkariek.

Toki-finantzaketaren sistema berria agindu eta arautzen duen Foru Legearen proposamena gehienez ere urtebeteko epean aurkeztu beharko da Nafarroako Toki Administrazioaren berrantolaketako Foru Legea indarrean sartzen denetik.

Aldi baterako, eta eskumenak murriztu direla eta, kontzejuetan Toki Ogasunen Funtsetik jasotzen dutenaren % 30 murriztuko zaie, eta kopuru hori beren udalerriak jasoko dute, orain arte kontzejuenak ziren eskumen jakin batzuk udalerriek bere gain hartzean.

Hurrengo pausoak

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Toki Administrazioaren berrantolaketako Foru Legearen aurreproiektuaren berri jaso ondoren, testua inplikatuta dauden departamentuei bidaliko zaie dagozkien txostenak egin ditzaten. Gainera, kontseilariak bihar bertan igorriko du Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren proposamena. Toki Erregimeneko Foru Batzordearen txostena eta Gobernuak onartutako Lege Proiektua Nafarroako Parlamentura bidali aurreko pausoak izango dira, bertan izapidetu dezaten. Aldi berean, lan-taldea abian jarriko da toki-erakundeen finantzaketan aldaketarako proposamena zehazteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Tokiko mapa berriaren aurreproiektuaren aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa